Jarraipen berezia
EITB KIROLAK
- Rodrygo Real Madrileko aurrelariak egin ditu talde zuriari eman dioten bi golak, 2. eta 70. minutuetan.
- Lucas Torrok, 57. minutuan, gol ikusgarria egin du, eta behin behineko 1-1ekoa jarri. Cartujan izan diren Osasunako 24.000 zaleen pozak eztanda egin du, une horretan.
- Osasunak partida oso ona egin du, eta azken segundora arte borrokatu du Kopa irabazteko aukera izaten jarraitzeko.
Cartujatik ateratzean, Osasunaren zaleak oso harro agertu dira taldeak Kopan egin duen lanagatik. Bideoa:
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak, finala amaituta, EITBrekin hitz egin du; honela ikusi du partida Arrasatek:
57. minutuan, Lucas Torrok, Real Madrilen arearen ertzean, baloia eskuinez jo eta zartako ederra bota du; Courtoisek ezin izan du ezer egin gola saihesteko. Bideo honetan dago jasota Osasunak finalean sartutako gol ikusgarria:
Iruñean, partidaren hasieran, Gaztelu Plazan, sustoa izan da; izan ere, bertan zeuden lau pantailetako bat jauzi egin da, eta lagun bat zauritu da, arin.
Karim Benzema Real Madrileko kapitainak Kopa jaso du, eta talde zuriak berdegunean ospatu du. Osasunari dagokionez, Euskal Herritik bidaiatu diren zaleek txalo zaparrada eman diete euren jokalariei.
Rodrygo erabakigarria izan da, bi gol sartu baititu. Carvajalek ere ekarpen handia egin dio Real Madrili; izan ere, bi gol saihestu ditu, bata lehen zatian, Abderen jokaldian, eta bigarrena luzapenean, Kike Barjaren erremate argia eragotziz. Lucas Torrok, Osasunaren aldetik, sekulako gola sartu du, 1-1ekoa jarri duenean.
Argazkia: EFE.
AMAIERA: Osasunak ezin izan du Kopa irabazi. Rodrygok bi gol sartu ditu eta Kopa eman dio Real Madrili; Nafarroako taldeak partida handia egin du.
Bost minutuko luzapena izango da.
87. minutua: Pablo Ibañez eta Kike Garcia berdegunean daude, Moi Gomezen eta Lucas Torroren ordez. Real Madrilen, Asensio irten da, Rodrygo ordezkatuta.
83. minutua: Kike Barjak eta Camavingak, azken horrek duela zenbait minutu, txartel horia jaso dute.
80. minutua: Partidak ez du etenik, eta bi taldeak ari dira arriskua sortzen. Hamar minutu geratzen dira eta Osasunak, jakina, ez du amore ematen!
Osasunaren aldetik, Chimy Avilak Budimir ordezkatu du, Kike Barka Abderen ordez zelairatu da, eta Ruben Garciak Ruben Peñaren lekua hartu du; Real Madrilen, Rudiger zelairatu da, Tchouameniren ordez.
70. minutua: Real Madrilen gola, Rodrygok sartu du. Viniciusek egin du jokaldia ezker hegaletik, eta baloia, azkenean, Rodrygok hartu du, bakar-bakarrik zegoela. 2-1ekoa egin du.
67. minutua: Bigarren zatia ikusgarria ari da izaten, Osasuna dena ematen ari baita, eta, gainera, gehiago nahi du. Chimy Avila zelairatuko da.
64. minutua: Cartujan dauden 24.000 Osasunako zaleek pozarren ospatu dute gola. AUPA OSASUNA!!!!!
57. minutua: OSASUNAREN GOOOOOOOOLAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAA!!!! Lucas Torrok sartu du eta gol ikaragarria izan da!!!!!!! Areaz kanpotik egin du jaurtiketa, bortitza, eta baloia zuzenean joan da sareetara!! Berdindu egin du Osasunak!!!!!
50. minutua: Osasuna presio handia ari da egiten, baloia lapurtu nahirik, eta Real Madril, aldiz, kontraerasoaren bila dabil. Viniciusek kanpora jaurti du, area ertzetik.
46. minutua: hasi da bigarren zatia. Ez dago aldaketarik, ez Osasunan ezta Real Madrilen ere.
Bi taldeak aldageletara zihoazela, lehen zatia amaituta, eztabaida izan da Viniciusen eta Chimy Avilaren artean; argentinarra ordezkoen aulkian dago. Partida, atsedenaldiaren aurretik, berotu egin da.
25. minutuan, Abdek berdinketaren gola egiteko aukera bikaina izan du; argazki hauetan dago jasota zer jazo den jokaldi horretan.
Argazkiak: EFE.
ATSEDENALDIA, CARTUJAN: Rodrygok abantaila eman dio Real Madrili, 2. minutuan sartu duen golaz. Osasunak berdintzeko abagunea izan du, Abdek egindako jokaldi batean; talde zuriak, baina, arrisku handia sortu du beste jokaldi batzuetan, bereziki ezkerretik. Dena dago erabaki gabe bigarren zatirako. Aupa Osasuna!
44. minutua: Viniciusek ere ikusi du txartel horia.
43. minutua: Osasunak berdinketa nahi du! Militaori txartel horia atera diote.
36. minutua: Txartel horia, David Garciarentzat. Partidako bigarrena da.
34. minutua: Vinicius ezkerretik sartu da, eta eskuinez jaurti du; baloia atetik gertu irten da kanpora. Brasildarra Real Madrileko jokalaririk arriskutsuena ari da izaten.
31. minutua: Alabak, falta jaurtiketa batean, bikain, ezkerrez, langara bidali du baloia.
25. minutua: Osasunak oso gertu izan du berdinketa! Abdek, bakar-bakarrik, Courtoisen gainetik bota du baloia, baina Carvajalek gola saihestu du, Cartujako harmailetan ospatzen hasiak zirela!
24. minutua: Sergio Herrerak geldiketa bikaina egin du, Benzemak area barrutik jaurti eta gero! Bikain , Osasunako atezaina!
Ruben Peña, jokaldi batean.
Argazkia: EFE.
20. minutua: Valverdek, area ertzetik, oso desbideratuta jaurti du. Osasuna eskuinetik ari da gehiago sartzen, eta Real Madril, aldiz, ezkerretik. Jon Moncayolari txartel horia erakutsi diote.
14. minutua: Lucas Torrok Moncayolak ateratako falta erdiraketa bat errematatu du, buruz. Baloia kanpora joan da, gutxigatik. Osasunaren hirugarren errematea da.
10. minutua: Osasuna ondo erantzuten ari zaio Real Madrilen golari, eta aurkariaren atera iristen saiatzen dabil.
7. minutua: Budimirrek, buruz, angelua bilatu du. Courtoisek ondo gelditu du.
2. minutua: Real Madrien gola. Rodrygok Viniciusen jokaldi ona baliatu du gola egiteko.
Jokalariak berdegunean dira! Giro ikaragarria dago Cartujan!
Kalejira ikusgarria, Sevillan, Cartujara bidean. Historiarako bideoa:
Historiarako irudiak: ikusi nola iritsi den Cartujara Osasunaren autobusa, finalerako.
Herrera, Ruben Peña, David Garcia, Aridane, Juan Cruz, Lucas Torro, Moncayola, Moi Gomez, Abde, Aimar Oroz eta Budimir; jokalari horiek daude Osasunak final historiko honetarako prestatu duen hasierako hamaikakoan.
¿ HAMAIKAKOA #Arimaz | #ErregeKopa | #RealMadridOsasuna pic.twitter.com/t3PC576Y1P
— C. A. OSASUNA (@Osasuna_eus) May 6, 2023
¿¿¿ ERREGE KOPA | Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzailearen emaztearekin, alabarekin eta arrebarekin hitz egin dugu.@euskadi_irratia @3ErregeenMahaia #ErregeKopa #koparenbila pic.twitter.com/C4NneIeb6y
— Euskadi Irratia (@euskadi_irratia) May 6, 2023
¿¿ Ikaragarria, gorritxoak!#Arimaz | #ErregeKopa | #RealMadridOsasuna pic.twitter.com/JhPYtfNz69
— C. A. OSASUNA (@Osasuna_eus) May 6, 2023
Jai giro ezin hobea izan da Sevillan; Osasunak Andaluziako hiriburua konkistatu du.
Ikusi nola zegoen Osasunaren Fan Zonea, arratsaldean; duela minutu batzuk itxi egin dute.
¿¿ ¡NUESTRO ¿¿ INICIAL PARA LA FINAL!
— Real Madrid C.F. (@realmadrid) May 6, 2023
¿ @Osasuna #CopaDelRey | @UnicajaBanco pic.twitter.com/KaJgtbRL5J
¿ Errege Kopa | Gaueko 22:00etatik aurrera jarraitu @euskadi_irratia an
— Euskadi Irratia (@euskadi_irratia) May 6, 2023
¿ZUZENEAN¿¿https://t.co/WIXRmPijEz pic.twitter.com/vdtfE2ZO9u
¿ Errege Kopa | Minutu gutxi barru itxiko dute Osasuna zaleen gunea eta zelairako bidea hartuko dute. Atzera kontaketa hasi da. pic.twitter.com/GE82Kybtqf
— Euskadi Irratia (@euskadi_irratia) May 6, 2023
¿ Milaka arima, milaka ilusio!#Arimaz | #ErregeKopa | #RealMadridOsasuna pic.twitter.com/kYiXwiOPdn
— C. A. OSASUNA (@Osasuna_eus) May 6, 2023
Sevillako kaleak, orain eta egunean zehar, Iruñekoak balira bezala daude.
Argazkia: EFE.
¿ Gure indarra.#Arimaz | #ErregeKopa | #RealMadridOsasuna pic.twitter.com/U5PaLEBx7f
— C. A. OSASUNA (@Osasuna_eus) May 6, 2023
Juan Martinez de Irujo realzalea da... baina gaur Osasunarentzako eguna da, eta elastiko gorritxoa soinean duela dabil Labriten!
Hiru ordu eta erdi geratzen dira Cartujan partida hasteko; zein da Sevillan dauden Osasunako zaleen iragarpena, finalerako? Bideoa:
Hondurasetik... Sevillara, finalerako! Hasiera batean, biak ala biak Real Madrilen alde zeuden, baina bietako batek, Osasunako zaleen giroa ikusita, erabaki du talde gorritxoa animatzea!
Jesus eta Mateo Garcia dira bideo honetako protagonistak; Osasunako historia 3.000 kromotan baino gehiagotan biltzea lortu dute.
Andaluziako hiriburuan, halaber, milaka turista dabiltza, atzerritik etorrita; zer diote finalaren gainean? Batzuk Osasunaren alde daude!
Jai giroa erraldoia da Sevillan. Osasunako 22.000 zale dabiltza bertan, hirian barna!
Finala 22:00etan hasiko da... baina Nafarroan, eta, noski, Iruñean, hasia da. Bideo honek azaltzen du zergatik:
Argazkia: EFE.
Goiko graffiti hori Iruñean dago, eta LKN artistak egin du. Bertan, Abde, Vinicius eta gazte gorritxo bat agertzen dira.
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzailea Berriatuakoa da. Bertan izan gara; Berriatua Jagobarekin dago!
Nacho Anso nafarrarekin izan gara, Sevillan bizi den zale gorritxoa da... eta Real Madril dagoen hoteleko zuzendaria!
Osasunako zale gehiago atera dira azken orduetan Sevillara bidean
Maria Chivite Nafarroako presidentea Sevillan da:
Hemen da finalaren atarikoa, partidaren gaineko informazio guztia duela.
Argazkia: Espainiako Futbol Federazioa.
Giroa, Sevillan, une honetan, ikusgarria da. Hala islatzen du bideo honek:
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du; hemen dira haren adierazpenak:
Argazki galeria honetan, finalaren gaineko irudi esanguratsuetako batzuk ari gara jasotzen:
Euskal Herritik Cartujara doazen zaleetako hainbat autokarabanaz ari dira egiten Sevillarako bidea. EITB batzuekin izan da:
Abesti ospetsu batek dioenez, Sevillak "kolore berezia" du; egunotan, baina, gorria da nagusi, Osasunarena, hain zuzen ere.
Osasuna Sevillan da, hotelean; taldea iritsi denean, hainbat zalek ongietorria eman die jokalariei. Honela ikusten dute biharko norgehiagoka:
Oier Sanjurjok 2008an egin zuen debuta Osasunaren lehen taldearekin, alegia, Nafarroako taldeak aurreko finala jokatu eta hiru urtera, eta 2022an utzi zuen kluba. EITB Mediak gorritxoen kapitain ohiarekin hitz egin du.
Aurtengo Kopan, Osasunak, besteak beste, Betis kanporatu du, Benito Villamarinen, final zortzirenetan, eta Sevilla ere, Sadarren, laurdenetan; nola finala Andaluziako hiriburuan jokatuko duten, EITBk bertako zaleen iritzia jaso du, inkesta batean, eta ondorioa da Sevilla taldeko zaleek Jagoba Arrasateren gizonek irabaztea nahiago dutela. Betisekoak, ordea, Real Madrilen aldekoak omen dira.
Finalaren bezperan, Alvarorekin izan gara; andaluziarra da, eta Osasunako zalea, txikitatik. Urduri-urduri dago... baina zalantzarik ez du: "Irabaztera!".
Gaur, maiatzak 5: Marea gorritxoa Iruñetik Sevillara
EITB Media Iruñeko autobus geltokian izan da; bertatik, milaka zale ari dira Sevillarantz irteten. Hona hemen zer adierazi diguten:
Osasunako 24.000 zale inguru izango dira larunbatean Sevillan, Kopako finalagatik; baina, zer eguraldi izango da, bitartean, Iruñean? Zer eguraldi izango dute Nafarroako hiriburuan daudenek? Ikusi hemen.
Osasunak mosaiko erraldoi bat antolatu du finalerako; ikusi hemen xehetasunak.
Osasunak finalean jantziko duen kamisetak Nafarroako taldeak 80ko hamarkadan Real Madrilen aurka jokatutako partidetako "arima" ekarri nahi du gogora; egun hauetan, oso zaila da Iruñean Osasunaren elastiko ofizialik erostea.
Osasunaren aldetik, Darko Brasanacek eta Nacho Vidalek ezingo dute jokatu, minduta baitatude. David Garcia kapitaina, aldiz, asteazkenean bueltatu zen entrenamenduetara, Cartujan ehuneko ehunean aritzeko.
Aimar Oroz bikain ibili da Lehen Mailan eman duen lehenengo denboraldian, eta modurik onenean nahi du hori itxi, alegia, Kopa altxatuz. Hauxe esan du:
Kopa, Osasunak finala irabaziz irabazi nahi duen garaikurra, Sevillan da, ostegun eguerditik.Talde gorritxoaren eta Real Madrilen bi jokalari ohik, hain zuzen ere Jon Andoni Goikoetxeak eta Rafa Martin Vazquezek, trofeoa eraman zuten Andaluziako hiriburura.
Jose Luis Mendilibar 2011tik 2013ra bitartean izan zen Osasunako entrenatzailea; hona hemen zer uste duen finalaren gainean:
Giro bikaina dago Iruñean finalari begira, eta ikusminak, larunbateko gauera arte, hazten jarraituko du. Partida 22:00etan hasiko da.
''Gozatzera goaz, baina baita lehiatzera ere, ohiko Osasuna ikustea espero dut'', adierazi du Braulio Vazquez kirol zuzendariak. Bideo honetan dago jasota:
Asteazkenean, Radio Euskadiko "Kirol Gaua" saioan, Luis Sabalza Osasunako presidentea elkarrizketatu zuten; Sabalzak adierazi zuen espero duela larunbateko finala ez izatea "amaiera" bat, horrek ekarriko lukeelako taldea "behera egiten" hasiko litzatekeela.
Enrique Martin Osasunaren eta Real Madrilen arteko partida mitiko askotan aritu zen 80ko hamarkadan; horrez gain, Nafarroako klubaren historiako entrenatzailerik handienetakoa da. Hona hemen zer dioen finalaz:
Sanchez Martinez izango da epailea, finalean; hemen duzu zein estatistika daukan Osasunak epaile horrekin.
Patxi Puñal Taxoareko kirol zuzendaria hasierako hamaikakoan izan zen 2005ean Osasunak jokatu zuen finalean; ikusi zer aholku eman dizkien talde gorritxoaren kapitain ohiak Jagoba Arrasateren jokalariei: