Jarraipen berezia

OSPAKIZUNA

Horrelakoa izan da Alavesen igoeraren ospakizuna!

EITB KIROLAK

- Gasteizen Alavesek Levanteren aurka lortutako igoera historikoa ospatu dute.

- Milaka zalek erabat bete dute Andre Maria Zuriaren plaza; jokalariak eta entrenatzaileak bertan izan dira.

- Taldea Mendizorrotzatik irten da, autobusean, eta Arabako hiriburuko kaleetatik ibili da, zaleekin batera.

Actualizar

Igoeraren ospakizunaren kronika

Alavesen igoeraren ospakizuna

Alavesen ereserkiarekin eman diote amaiera milaka perstona bildu dituen ospakizunari:

Asier Villalibrek ez du hutsi egin eta esandakoa bete du; tronpeta hartu eta dantzan jrri ditu Andre Mariaren Plazan bildutako milaka zaleak!

Luis Garcia Plaza entrenatzaileak jokalariei eta zaleei zuzendu zaie, denboraldi osoan emandako babesa eta egindako lana eskertzeko. Aurreko batean egin bezala, madrildarrak hitz batzuk euskaraz esan ditu...

Alex Balboa, ustekabeko dantzaria: honela dantzatu du aurresku bat

Aurresku ederra Alavesi omenaldia egiteko

Alavesen autobusa milaka zaleen artean sartu da Andre Maria Zuriaren plazan

Andre Maria Zuriaren plazan gaude, Alavesen autobusaren zain, eitb.eus-en, ETB2n, Radio Vitorian eta Euskadi Irratian.

Alaveseko zaleen poza, Asier Villalibreren golarekin; bideoa:

Alaveseko jokalariak, pozik; argazkia klubak berak zabaldu du.

Gogoratu nola kontatu genizun, eitb.eus-en, larunbat gauean, Alavesen igoera.

Ikusi nola sufritu zuen Owono Alaveseko ordezko atezainak, telefono bidez ikusi zuen Villalibreren golarekin:

Argazki-galeria honetan, Alaveseko jokalariak eta teknikariak azaltzen dira, Ciutat de Valencia futbol zelaian, igoera ospatzen:

Asier Villalibrek sartu zuen, larunbatean, Alavesi igoera eman zion gola. Hau zioen, partidaren ostean:

Alaveseko zaleak pozarren daude, taldeak Lehen Mailara igotzea lortu baitu. Bideoa:

Arratsaldean, Gasteiz festaz jantziko da, Alavesen igoera ospatzeko! Kontsultatu hemen ospakizuneko egitaraua.