Zuzenean

TALDEEN AURKEZPENA

Honela kontatu dizugu Tourreko taldeen aurkezpen ekitaldia

EITB MEDIA

- Bilboko Guggenheim Museoko zabalgunean egin dute taldeen aurkezpena.

- EITB Taldeak zuzenean eman du, 200 herrialdetara zabaltzen ari den emankizunarekin.

- Frantziako Tourrean parte hartu duten euskal txirrindulariak omendu dituzte.

Actualizar

Neomakek eman dio amaiera Tourreko taldeen aurkezpen ekitaldiari:

Horrelakoa izan da 2023ko Frantziako Tourreko taldeen aurkezpena:

Taldeen aurkezpenean, Txomin Perurena zendu berria gogoratu da, txalo zaparrada batekin:

Adi Tadej Pogacarri! Hau esan du: ''Aupa Bilbo, aupa Athletic, gora Euskadi''

Jayco Alularen aurkezpenean, euria eta Lawson Craddockek botatako irrintzia protagonista. Bideo honek jasotzen du:

Peter Sagan honela igo da oholtzara!

Kukaik txirrindulariz jantzita eta euskal dantzarekin egin dio ongi etorria lasterketako tropelari. Bideoa:

AG2R eta BORA igo dira oholtzara; orain, David Gauduren Groupama-FDJ dago bertan.

Beste euskal txirrindulari bat, Gorka Izagirre, pozik zalegoak jarritako giroaz!

ETSk eta Sünek soinu banda jarri diote Tourrari Bilbon:

Bideoa: Minutu bateko isilunea Gino Mäder zenaren omenez, Tourreko taldeen aurkezpenean

Astana, Lidl-TRek, Arkea, Israel eta TotalEnergies igo dira oholtzara. Jarraian, Jayco taldea iritsiko da.

Jon Izagirre: ''Garaipenen bat eskuratzen saiatuko gara''. Bideoa:

Pello Bilbaok Bilbon jokatuko den Tourreko etapa irabaztea amesten du!

Jon Izagirreren Cofidis taldea izan da oholtzan; orain, Gorka Izagirreren eta Alex Aranbururen Movistar!

Tourreko taldeen aurkezpena ohorezko aurresku batekin hasi da. Bideoa:

Carapaz, Amador, Cort Nielsen, Chaves eta Bettiol daude, besteak beste, EF Education Easy-Post taldean; eta Intermarchen, Girmay, Calmejane eta Rui Costa. Bi talde horiek aurkeztu dituzte.

Gino Maderrren omenezko isiluneko minutua. Bahraingo txirrindularia Suitzako Itzulian zendu da.

Mikel Landaren eta Pello Bilbaoren Bahrain-Victorious taldea da lehenengoa!

Giro bikaina, Guggenheim Bilbao Museoaren ondoan.

Ehunka lagun aurkezpen ekitalditik kanpo geratu dira, lekua bete egin baita. Argazkia: EFE.

Kontsultatu hemen aurtengo Tourrean parte hartuko duten txirrindularien zerrenda.

Ikusi, bideo honetan, nolakoa izan zen taldeen aurkezpen ekitaldiko entsegu orokorra, Bilbon:

Patxi Vila, ETB1eko "Biba zuek!" saioan, aurtengo Tourraren hasieraz: ''Normalean, ez da hainbeste gogortasunik izaten lehenengo egunetan; Tour guztia markatuko du''

Aurreikuspena da milaka lagun izatea aurkezpenean. Ekitaldia 18:30ean hasiko da.

Aupa, Maxoo!!

Tadej Pogacar eta UAE taldea, Bilbon, Begoñan, gaur goizean. Argazkia: EFE.

Josean Fernandez "Matxin" UAE Emirates taldeko kirol zuzendariak honela ikusten du: ''Bilbo ikusgarri dago, ikusmina handia da''

Mark Cavendishek eta Eddy Merckxek 34na etapa garaipen dituzte Frantziako Tourrean; Cavendishek parte hartuko du aurtengo Tourrean, eta, etapa bat lortuz gero, hautsi egingo luke Merckxekin duen berdinketa.

ETB1ek eta eitb.eus atariak ''Maillot Horia: Bilbotik Baionara'' Ander Izagirreren dokumentala eskainiko dute gaur gauean. Txirrindularitzarekiko pasioa, 22:30etik aurrera, EITB Median; ez galdu!

Jonas Vingegaarden Jumbo-Visma taldeak entrenamendu saioa egin du goizean. Argazkia: EFE.

Jon Izagirre, Mikel Landa eta Alex Aranburu, gogotsu Tourrari ekiteko:

Tadej Pogacar UAEko txirrindularia tropeleko izar nagusietako bat da. Esloveniarrak EITB Mediarekin hitz egin du, eta ez du bere burua faboritotzat jotzen. Bideoa:

Dena dago prest, Bilbon, taldeen aurkezpen ofizialerako. Bideoa:

Ongietorri apoteosikoa egingo dio Bilbok Tourrari Guggenheim parean, taldeen aurkezpen ofizialarekin