Cargando...

Zuzenean

LEHENENGO ETAPA

Honelakoa izan da 2023ko Frantziako Tourraren lehenengo etapa

EITB MEDIA

- UAE taldeko Adam Yates britainiarrak irabazi du lehen etapa, Bilbon, eta, hortaz, aurtengo Tourraren lehen liderra da.

- Simon Yates (Jayco), irabazlearen anaia bikia, bigarren sartu da; anaiak azken metroetan menderatu du.

- Tadej Pogacarrek (UAE) hirugarren egin du, eta Jonas Vingegaardek (Jumbo-Visma), hirugarren; danimarkarra esloveniarrarekin batera sartu da, baina azken horrek lau segundoko aldea lortu du, denbora sariagatik.

Actualizar

Pello Bilbaok ez du mailarik onena eman etapan. Pikebideko igoeran "blokeatu" egin dela adierazi du, baina 2. etapan garaipenaren bila aterako dela azpimarratu du:

Patxi Vila Movistar taldeko errendimendu arduraduna EITB Mediarekin egon da, eta Enric Masen erorikoari buruz hitz egin du. Gainera, taldeak hurrengo etapetan izango dituen helburuetaz mintzatu da.

Jon Izagirrek sufritu egin duetapan, batez ere Gangurenerako igoeran, baina bertan bildutako milaka zaleen babesa oso gertutik sentitu du:

Mikel Landa gustura agertu da etapan egindako lanarekin; arabarra 12. izan da, Bilbon hasi eta amaitu den jardunaldian:

Etapako azken kilometroak, Adam Yatesen garaipenarekin:

Enric Masek eta Richard Carapazek erorikoa izan dute, eta lehen etapa irabazteko aukerarik gabe geratu dira; Masek lasterketa utzi behar izan du.

Pikebiderako igoera ikusgarri eta jendetsuaren bideoa:

Mikel Landa izan da lehen euskal txirrindularia, etapan; murgiarra hamabigarren sailkatu da, eta 00:12 galdu du. Landa Pogacarren taldean sartu da.

Adam Yates (UAE) Jaycoko Simon anaiaren aurretik sartu da; Tadej Pogacar taldekideak hirugarren egin du.

Lasterketa Gangurenen dabil, 2. mailako mendatea da hori; UAE eta Jumbo, Pogacarren eta Vingegaarden taldeak, tropelaren buruan.

Jonas Abrahamsen (Uno-X) igaro da lehen postuan Morgako pankartapetik, eta, hortaz, puntu bat lortu du mendiko sailkapenerako.

Lilian Calmejane (Intermarche), Simon Guglielmi (Arkea), Pascal Eenkhoorn (Lotto), Jonas Gregaard (Uno-X) eta Valentin Ferron (TotalEnergies) 130 bat kilometrotan izan dira lasterketa buruan. Aurtengo Tourreko lehen iheslariak izan dira!

Etapa tarte erabakigarrian ari da sartzen; Gangurenek (2. mailakoa) eta Pikebideak argituko dute nor den irabazlea.

Pikebidea. Argazkia: EITB Media.

Euskal txirrindulariek haien senideekin batera igaro dituzte Tourraren aurreneko uneak; bideoa:

Tourra badatorrela iragartzen duen karabanak Bizkaiko udalerriak girotu ditu:

Milaka lagun bildu dira San Mamesen, Tourraren irteeraren lekuko izateko:

Jonathan Castroviejo txirrindulari getxotarrari harrera beroa egin diote bere jaioterrian:

Milaka zale dabiltza Pikebideko bazterretan, txirrindularien zain:

Bilboko helmugarako 73 kilometro geratzen direla, iheslariek 36 segundoko aldea dute; tropela ia gainean dute.

Argazkia: EFE.

Bilboko helmugarako 73 kilometro geratzen direla, iheslariek 36 segundoko aldea dute; tropela ia gainean dute.

Argazki galeria: gaurko etapako irudirik esanguratsuenak.

Tourra Mundakan, Sukarrietan, Busturian, Muruetan eta Foruan izango da hurrengo minutuetan.

Argazkia: EFE.

Pascal Eenkhoorn Lotto Dstny taldeko herbeheretarra izan da lehenengo postuan San Pelaion; Laukizen bigarren egin du. Ihesaldiak 01:36ko aldea du, une honetan, aurretik 107 kilometro dituztela.

Ihesaldia etapa hasi bezain laster sortu da. Argazkia: EFE.

Eneko Atxak, Cuco Zigandak eta Bilbon bildutako beste hainbat zalek lehenengo etapan euskal txirrindulari baten garaipena ikusteko itxaropena agertu dute:

Lasterketa Gaztelugatxerako bidean da. Bertan, 3. mailako igoera izango da. 127 kilometro geratzen dira, eta ihesaldiak 01:45eko aldea du.

Argazkia: EFE.

Ordubete joan da, Tourra hasi denetik. Argazkia: EFE.

Gogoratu! Hauek dira lasterketa buruan dabiltzan gizonak, ia etapako hasieratik: Lilian Calmejane (Intermarche), Simon Guglielmi (Arkea), Pascal Eenkhoorn (Lotto), Jonas Gregaard (Uno-X) eta Valentin Ferron (TotalEnergies). 140 kilometro geratzen dira, eta aldea 01:31koa da.

Lasterketa Eskuinaldean dabil. Ihesaldiak 01:21eko aldea du, tropelarekiko. 147 kilometro geratzen dira.

Pello Bilbaoren adierazpenak, Tourra hasi aurretik:

Lasterketa buruan dabilen boskoteak 01:32ko aldea du, tropelarekiko. Hauek dabiltza ihesaldian: Lilian Kalmejane (Intermarche), Simon Guglielmi (Arkea), Pascal Eenkhoorn (Lotto), Jonas Gregaard (Uno-X) eta Valentin Ferron (TotalEnergies). 171 kilometro geratzen dira.

Bideoa: ikusi nola irten den Bilbotik 2023ko Frantziako Tourra

Jon Izagirre: ''Etapa gogorra, urduria eta azkarra espero dugu''. Bideoa:

Milaka lagun ari dira gozatzen Tourraz, Bilbon. Argazkia: EFE.

Ohorezko aurreskua egin du dantzari batek... eta Tourra hastear da!

Mark Cavendish, etaparen atarikoan. Argazkia: EFE.

Parte hartu Etxeondoren maillot eta kulot baten zozketan, Tourreko 1. etapan. Egin klik hemen.

EITBk zuzenean eta osorik emango du etapa; eitb.eus eta ETB1 12:10ean hasiko dira ematen, lasterketa amaitu arte. 14:00etatik 15:00etara, telebistako emanaldia ETB2n egingo dugu.

Giro paregabea dago, San Mamesen, Tourreko karabanaren igarotzearekin; hona hemen bideoa:

Gozatu, bideo honetan, gaurko etapak Bilbon egingo duen ibilbidea goitik ikusiz:

Ikusi hemen gaurko etaparen mapa, eta kontsultatu noiz pasako den zu zauden lekutik!

12:30ean izango da irteera neutralizatua, eta 2023ko Frantziako Tourra abiatuko da. Hemen duzu gaurko etaparen profila.

Kaixo! Ongi etorri Frantziako Tourraren lehenengo etaparen kontaketara. Larunbatean jokatuko dute, eta hemen duzu atarikoa.