Zuzenean

BIGARREN ETAPA

Ikusi nolakoa izan den 2023ko Frantziako Tourraren bigarren etapa; Gasteizen hasi eta Donostian amaitu da

EITB MEDIA

- Cofidiseko txirrindulari frantziarrak eraso bikaina egin du azken kilometroan, eta indartsuenen taldeari gailendu zaio; azken horretan, Jumbo-Vismako Wout van Aert izan da azkarrena. Sailkapen nagusian, UAE taldeko Adam Yatesek lider jarraitzen du.

- Pello Bilbaok (Bahrain-Victorious) erasoa jo du Jaizkibeleko jaitsieran, eta helmugan bosgarren sartu da; Mikel Landa (Bahrain-Victorious), beste behin onenen parean, sailkapen nagusiko hamargarren postuan dabil.

- Tourrak Euskal Herrian emandako bigarren etapan, giro ikusgarria izan da egun osoan.

Actualizar

Pello Bilbao: ''Argi neukan non jo, zaila zen iristea, baina ahalegina egin nahi izan dut''.

Jon Izagirre: ''Garaipen bat lortzea zen helburua eta bigarren egunean lortu dugu, etxean''.

Pello Bilbaoren saiakera, Jaizkibel jaitsieran:

Bigarren etaparen azken kilometroak, Lafayren garaipenarekin:

Pogacarren eta Vingegaarden erasoak, Jaizkibelgo igoerako azken metroetan:

Ikuskizun bikaina eskaini dute txirrindulariek Jaizkibelen gora, eta euskal zaleen erantzuna paregabea izan da:

Pello Bilbao bosgarren postuan sartu da etapan; Mikel Landa, sailkapen nagusian, hamargarren tokian dabil.

Victor Lafay, pozarren, etapa irabazita. Argazkia: EITB Media.

Gaurko etapako kronikaren aurrerapena!

Duela minutu batzuk izandako erorikoaren bideoa: O'Connor, De Buyst, Van Gils eta Dinham lurrera joan dira.

Neilson Powless (EF Education) lehen postuan igaro da orain arte etapan igo dituzten lau mendateetan: Udanan, Aztirian, Alkizan eta Gurutzen. Hala, sei puntu lortu ditu mendiko sailkapenerako; eguna hasi aurretik, sailkapen horretako lehen postuan zegoen.

Hemen dira gaurko etapako argazki esanguratsuenetako batzuk:

Edvald Boasson Hagenek eta Neilson Powlessek 02:24ko aldea dute, tropelarekiko; estatubatuarrak biharko etapan ere jantziko du mendiko sailkapenaren maillota. 51 kilometro aurretik, lasterketa 4. mailako Gurutze mendaterantz doa.

Adam Yates eta Neilson Powless; azken hori bikain dabil etapan. Argazkia: EFE.

Boluntarioak giltzarri, Tourrean. Bideoa:

74 kilometro, aurretik, Donostiako helmugarako; hiru iheslariek bi minutu eta erdi inguruko aldea dute.

Protagonisten hitzak, etaparen irteeran:

92 kilometro geratzen direla, iheslariek hiru minutu eta 45 segundoko aldea dute.

Segura, Idiazabal, Beasain, Ordizia, Zaldibia, Abaltzisketa, Amezketa, Alegia eta Altzo; horiek dira hurrengo minutuetan Tourrak zeharkatuko dituen herriak, Tolosara iritsi aurretik.

Jaizkibeleko igoera zaleen erdigune bilakatu da, goizeko euriari aurre egin ondoren:

Tropelak milaka zaleen babespean zeharkatu du Gasteizko erdigunea, Mendizabalatik irten ondoren. Bideoa:

Bazter guztiak hartuta Tolosan, Tourraren zain!

Bideoa: Milaka lagun gerturatu dira Mendizabalara txirrindulariak agurtzera eta irteera ikustera.

Iheslarien aldea murritzu egin da; orain, lau minutuetatik beherakoa da.

Bideoa: Ikusi nola irten den gaurko etapa.

Neilson Powless (EF Education) mendiko sailkapeneko liderra da; Remi Cavagna (Soudal Quick-Step) eta Edvald Boasson Hagen (TotalEnergies) ihesaldian sartu dira, harekin batera. 

Argazkia: EITB Media.

Remi Cavagna, Neilson Powless eta Boasson Hagen dabiltza lasterketa buruan; minutu batetik gorako aldea lortu dute, tropelarekiko.

Etapa bizi-bizi hasi da; erasoak bata bestearen segidan ari dira izaten. Hamar kilometro egin dituzte, orain arte.

Egan Bernal. Argazkia: EFE.

Benetako irteera eman dute... eta hasi egin dira erasoak, aurreneko kilometrotik!

Ikusi, hemen, nola jaso duen Gasteizek Tourraren karabana!

Joxe Nazabalek, bideo honetan, Gasteizen 1977ko Tourreko etapa bat irabazi zuenekoak kontatu dizkigu:

Kontsultatu hemen etaparen profila, eta, beste esteka honetan, jardunaldiaren mapa; igarotze ordutegiak ere zehaztuta daude bertan.

Adams Yates irtengo da Gasteiztik maillot horia jantzita. Argazkia: EFE.

Egun on! Ongi etorri Tourraren bigarren etaparen kontaketara! Txirrindulariak 12:15ean irtengo dira Gasteiztik, eta, antolatzaileek aurreikusi dutenez, 17:04tik 17:31ra bitartean helduko dira Donostiara. Euskal Herrian jokatuko duten bigarren etapa da, eta giroa ikusgarria da, une honetan, Arabako hiriburuan; Gipuzkoakoan ere, iritsieran, bikaina izango da.

Hemen kontatuko dizugu 2023ko Frantziako Tourraren bigarren etapa; Gasteizen hasiko da, eta, 208,9 kilometro eginda, Donostian amaitu.