Zuzenean
EITB MEDIA
- Alpecin-Deceuninck taldeko Jasper Philipsenek irabazi du 2023ko Frantziako Tourraren hirugarren etapa, Baionan, esprintean.
- Adam Yatesek (UAE) ez du zailtasun handirik izan maillot horiari eusteko; lehen etapan lortu zuen, Bilbon irabaziz.
- Egunak beste bi protagonista nagusi izan ditu: EF Education taldeko Neilson Powless, eta Arkea taldeko Laurent Pichon. Biek ala biek hasieran egin dute ihesaldia, eta tropelak helmugarako 40 kilometro baino gutxiago geratzen zirela harrapatu du Pichon.
Gaurko etaparen hainbat argazki:
Bideoa: Etapako azken kilometroak, Philipsenen garaipenarekin.
Jasper Philipsenek irabazi du etapa, esprintean, Baionan!
Bost kilometro aurtengo Tourraren lehen esprint handirako!
Aurreikuspena zen esprinta izan zitekeela... eta hala izango dela ematen du!
Wout van Aert. Argazkia: EFE.
Amaitu egin da Pichonen ihesaldia. 32 kilometro geratzen direla, tropela batuta doa. Baliteke esprinta egotea Baionan!
¿¿¿¿ FRANTZIAKO TOURRA | 3. etapa, Zornotza-Baiona, 193,5 km#tourEITB #TDF #TDF2023 #GrandDepartPaysBasque #GrandDepartPaysBasque2023
— EITB Kirolak (@eitbkirolak) July 3, 2023
¿ 47 kilometro, aurretik; Pichonek 00:55eko aldea du
¿ ZUZENEAN, ¿ #eitbeus|en eta ¿ #ETB1|enhttps://t.co/arAepA6wZf pic.twitter.com/LY8ZR17qkU
Laurent Pichon (Arkea) etapako lehen kilometrotik dabil lasterketa buruan; Neilson Powless (EF Education) harekin izan da, baina Donostiatik bakarka dabil aurreneko postuan. 53 kilometro geratzen dira orain, eta aldea da 01:09koa.
Amaitu egin dira eguneko mendate puntuagarriak, eta, hori gertatu bezain laster, Neilson Powlessek zortea opa dio Laurent Pichoni, eta atzean geratu da. Pichon bakarka dabil orain, lasterketa buruan.
¿¿¿¿ TOUR DE FRANCIA | 3ª etapa, Amorebieta-Etxano-Baiona, 193,5 km#tourEITB #TDF #TDF2023 #GrandDepartPaysBasque #GrandDepartPaysBasque2023
— EITB Kirolak (@eitbkirolak) July 3, 2023
¿Pichon felicita a Powless, que ha sumado hoy siete puntos más
¿ EN DIRECTO, ¿ en #eitbeus y ¿ en #ETB1https://t.co/l3v9RmUbBV pic.twitter.com/j4TvpgMuHC
Laurent Pichon (Arkea) eta Neilson Powless (EF Education) lasterketa buruan dabiltza, eta, orain arte, etapako sari guztiak eskuratu dituzte; estatubatuarra, mendiko sailkepeneko liderra bera, aurrenekoa izan da Trabakuan, Merelludin eta Itziarren; bretoiak, aldiz, Debako esprint berezia irabazi du.
¿¿¿¿ FRANTZIAKO TOURRA | 3. etapa, Zornotza-Baiona, 193,5 km#tourEITB #TDF #TDF2023 #GrandDepartPaysBasque #GrandDepartPaysBasque2023
— EITB Kirolak (@eitbkirolak) July 3, 2023
¿ Itziarren ere izan da aurrenekoa Neilson Powless!
¿ ZUZENEAN, ¿ #eitbeus|en eta ¿ #ETB1|enhttps://t.co/arAepA6wZf pic.twitter.com/gf1hPtfKkZ
Frantziako Tourrak aho zabalik utzi ditu zornotzarrak!
Laurent Pichon, Neilson Powless eta Victor Lafay, aurreneko hirurak Debako esprint berezian.
Jendetza batu da etaparen amaieran, eta egun osoko festa antolatu dute Baionan. Bideoa:
Santiagoko zubia zeharkatuz sartuko da Tourra Iparraldean, 16:00ak aldera:
Tourraren hirugarren etaparen hasierak ere zaletuak poztu eta asetu ditu Zornotzan:
Neilson Powless aurreneko postuan izan da Trabakuan eta Merelludin; ikusi nola ospatu duen:
Gorka Izagirre, Alex Aranburu, Mikel Landa eta Bingen Fernandez, Zornotzako irteeran:
¿¿¿¿ FRANTZIAKO TOURRA | 3. etapa, Zornotza-Baiona, 193,5 km#tourEITB #TDF #TDF2023 #GrandDepartPaysBasque #GrandDepartPaysBasque2023
— EITB Kirolak (@eitbkirolak) July 3, 2023
¿ Powless, pozarren! Merelludin ere irabazi du!
¿ ZUZENEAN, ¿ #eitbeus|en eta ¿ #ETB2|nhttps://t.co/arAepA6wZf pic.twitter.com/M3m5ZmlVZ1
¿¿¿¿ FRANTZIAKO TOURRA | 3. etapa, Zornotza-Baiona, 193,5 km #tourEITB #TDF #TDF2023 #GrandDepartPaysBasque #GrandDepartPaysBasque2023
— EITB Kirolak (@eitbkirolak) July 3, 2023
¿ Tropela 02:30era dabil. 175 km, helmugarako
¿ ZUZENEAN, ¿ #eitbeus|en eta ¿ #ETB1|enhttps://t.co/arAepA6wZf pic.twitter.com/JMhjZuJoVl
EF Education taldeko Neilson Powless, atzo, etapa osoan ibili zen ihes eginda, Jaizkibelen harrapatu zuten arte; gaur, berriro ere, erasoa jo du... lasterketako 300. metroan! Arkeako Laurent Pichonekin batera dabil ihesaldian.
Txirrindulariak Zornotzan dabiltza; benetako irteera 13:15ean emango dute.
¿¿¿¿ FRANTZIAKO TOURRA | 3. etapa, Zornotza-Baiona, 193,5 km #tourEITB #TDF #TDF2023 #GrandDepartPaysBasque #GrandDepartPaysBasque2023
— EITB Kirolak (@eitbkirolak) July 3, 2023
¿ Baditugu irudiak! #ontoureitb
¿ ZUZENEAN, ¿ #eitbeus|en eta ¿ #ETB1|enhttps://t.co/arAepA6wZf pic.twitter.com/jD6bwfkFiS
Giroa, Euskal Herriko "Grand Depart" honetan, ikusgarria ari da izaten, ahaztezina. Hona hemen hainbat argazki:
Argazkiak: EFE.
Atzoko etapa, bigarrena, Gasteizen hasi zen, eta amaiera ikusgarria izan zuen Donostian; azken kilometroan, Victor Lafayk (Cofidis) eraso bikaina egin zuen, eta txirrindulari indartsuenak ustekabean hartu zituen. Hemen da bideoa:
Gogoratu! Oraindik garaiz zaude bigarren etaparekin lotuta abian dugun zozketan parte hartzeko! Nahi al duzu Etxeondoren maillot eta kulot bat irabazi? 12:00etara arte egin ahal duzu... Egin klik hemen.
Kontuz! Gaurko etapak aurrekoek baino eragin handiagoa izango du errepideetan. Albiste honetan dago jasota informazioa.
Zirkulazioan, gaur, eragina handiagoa izango da, lan eguna delako eta txirrindulariak errepide sare nagusitik ere ibiliko direlako. Argazkia: EFE.
Eta esteka honetan duzu gaurko etaparen mapa; kontsultatu zein ordutan izango den zu zauden lekuan!
Kontsultatu hemen etapako profila, ibilbide osoa.
Argazkia: ©A.S.O.
Egun on! Ongi etorri 2023ko Frantziako Tourraren hirugarren etapara! Txirrindulariak Zornotzan daude; lasterketa bertan hasiko da, 13:15ean, eta, 193,5 kilometro eginda, Baionan amaitu, 17:27tik 17:51ra bitartean.
Tourra, gaur, Bizkaian, Gipuzkoan eta Lapurdin izango da. Argazkia: EFE.
Hemen, 2023ko Frantziako Tourraren hirugarren etaparen berri emango dizugu; astelehenean jokatuko dute, Zornotzan hasiko da, eta Baionan amaitu.