Itxi

Ikuskizuna

Cirque du Soleil Bilbora helduko da maiatzean

'Kooza' ikuskizuna Bizkaiko hiriburuan izango da maiatzaren 16tik ekainaren 2ra arte. Sarrerak salgai daude, 42 eta 103 euro arteko salneurrian.

Cirque du Soleilen Kooza ikuskizuna 2013ko maiatzaren 16tik ekainaren 2ra arte izango da Bilbon. Kanadako konpainiaren karpa handiko azken ikuskizuna da Kooza eta Europatik barna biran dago.

Cirque du Soleil Bilbon ikusteko sarrerak 42 eta 103 euro bitartean eskuratu daitezke (sailaren arabera) eta Cirque du Soleilen webgunean erosi daitezke. Gainera, enpresentzat eta taldeentzat prezio bereziak daude.

San Petersburgen da Cirque du Soleilen Kooza ikuskizuna. Gero, Londonera egingo du eta handik Madrilera eta Bilbora. Bilboko geldialdiaren ostean, ekainaren 2an, Belgikako Knokke hirian izango da.

David Shiner Koozako zuzendari eta sortzaileak esan duenez, zirkuaren bi tradizio jasotzen ditu ikuskizunak: akrobaziak eta pailazoak.

Bideoak (1)