Surrealismoa
Bonifacio margolariaren erakusketa, Donostian
Erredakzioa
Erakusketak 48 olio-pintura, 29 marrazki eta 29 litografia biltzen ditu. Oso lan pertsonalak eta askatasun handiz egindakoak dira, Jose Luis Merino erakusketaren komisarioaren esanetan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Kursaaleko Kubo Kutxa aretoak Bonifacio Alfonso Gomez Fernandez margolariaren lanak biltzen dituen erakusketa eskainiko du abenduaren 21etik apirilaren 7ra.
Bonifazio Alonso Donostian jaio zen, 1933an. Gerra zibilean fusilatutako errepublikano baten semea, gaztaroan lanbide ugari izan zituen margolari izan baino lehen.
Donostian izango den erakusketa horretan, 48 olio-pintura, 29 marrazki eta 29 litografia bildu dituzte. Oso lan pertsonalak, sailkaezinak, eta askatasun handiz egindakoak dira, haren lagun eta miresle zen Jose Luis Merino erakusketaren komisarioaren arabera.