2012an
Guggenheim museoak milioi bat bisitari baino gehiago hartu ditu
Erredakzioa
Museoaren historian bi urtetan bakarrik bertaratu da aurten baino jende gehiago. Arrakasta handiena David Hockney artista britainiarraren erakusketak izan du.
Bilboko Guggenheim museoak milioi bat bisitari baino gehiago izan ditu aurten (2007tik lortzen ez zuen marka), museoaren arduradunek azaldu dutenaren arabera.
Museoaren historian bisitari gehiego izan diren hirugarren urtea izango da aurtengoa.
Aurten, gainera, museoak hamabosgarren urteurrena ospatzeko programazioa izan du.
Arrakasta gehien izan duen erakusketa David Hockney artista britainiarrarena izan da, 543.398 bisitarirekin.
Urteari amaiera emateko museoak eskaini dituen bi erakusketek, Egon Schiele eta Claes Oldenburg artistenak, arrakasta handia izan dute eta bisitari kopurua 2011ko azken lau hilabeteetakoarekin alderatuz gero, % 5 igo dute.
Horrez gain, urteurrena ospatzeko egin dituzten ekitaldietan (60 baino gehiago, 60 mila pertsonak parte hartu dute.