Estreinaldia
'Makinista', gizartearen ikuspegi kritikoa Markeliñeren eskutik
Azken 25 urteotan egin izan duen bezala, Zornotza Aretoan aurkeztuko du bere antzezlan berria: "Makinista".
Markeliñe taldeak, azken 25 urteotan egin izan duen bezala, Zornotza Aretoan aurkeztuko du bere antzezlan berria: "Makinista". Zornotzako kultura-espazio horretan datozen hilabeteetarako antolatu diren ekitaldietako bat izango da Markeliñeren lanaren estreinaldia.
"Makinista" lanean, Markeliñe taldeak "Anomalía Magnética" kaleko ikuskizuna moldatu du areto barruan aurkezteko asmoz. Jatorrizko ideiari eusten dio ikuskizunak, baina gure gizartearen ikuspegi zabalagoa eta kritikoago batekin. Historian zehar ibilalditxoa egitera gonbidatuko du konpainiak: garapena, aurrerakuntzak, gainbehera eta abar bisitatuz, sartuta gaudeneko tunelaren amaieran argitasuna ikusten ote den.
"Bidaiarako garraiobidea trena izango da baina, nork gidatzen du? Badaki inork nor den makinista?", diote.