Antzerkia
Bizitzaren gazi-gozoen inguruko komedia, Ados Teatroren berria
Garbi Losadak zuzendu du eta "El hijo de la novia" film argentinarraren antzerkirako egokitzapena da. Ostiralean estreinatuko dute Tolosako Leidor Antzokian.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ados Teatrok "Emaztegaiaren semea" antzezlana estreinatuko du ostiralean Tolosako Leidor Antzokian. Garbi Losadak zuzendu du eta "El hijo de la novia" film argentinarraren antzerkirako egokitzapena da.
Mikel Laskurain Natxo da, jatetxeko sukaldaria: Normak, Iñake Irastorzak, eta Ninok, Kandido Urangak, jatetxea ireki zutenetik bertan ari da lanean. Beste pertsonaiak Rafael, Asier Hormaza, Emaztegaiaren Semea, eta Nati, Sara Cozar dira. Garbi Losadak eta Jose Antonio Vitoriak egin duten "El hijo de la novia" filmaren egokitzapena apustu haundia izan da.
Emaztegariaren semea lana,egungo krisia, baloreen falta, eta bizitzaren gazi-gozoen inguruko komedia handi bat da. Drama eta umorea nahasten dituen istorioa. Iñake Irastorzarentzat erronka haundia izan da berak hainbeste miresten duen Norma Leandroren papera egitea.
Estreinaldia ostiral iluntzean izango da Tolosako Leidor antzokian.