Erakusketa
Bizkaiko Burdinezko Gerrikoa, agerian
Gerra Zibilean babes gisa eraikitako Burdinezko Gerrikoaren argazkiak atera ditu Luis de la Fuente argazkilari gazteak. Larrabetzutik Barrikara doan zatikoak dira, duela 75 urteko historiaren lekuko.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Bizkaian Gerra Zibilean babes gisa eraikitako Burdinezko Gerrikoaren argazkiak atera ditu Luis de la Fuente argazkilari gazteak. Larrabetzutik Barrikara doan zatikoak dira, duela 75 urteko historiaren lekuko.
Habiak, lubakiak, kobazuloak edo gotorlekuak: Barrikatik Larrabetzuraino doan Burdinazko Gerrikoaren zatiaren argazkiak dira.
Lan zaila izan dela dio Luis de la Fuentek, hesiaren zati gehienak sakabanatuta eta lurperatuta daudelako.
Santxo de Beurko elkartearen laguntzarekin baina, aurkitu du ondo gordeta dagoenik ere. Honetan, esaterako, oraindik ikusi egiten da obus batek egin zuen zuloa. Horma horretan, Luis de la Fuentek dioenez, Asturiasko soldadu batzuk lurperatuta daudela uste da.
Gerra Zibilean Bilbo ingurua babesteko eraiki zen Burdinazko Hesia baina tropa frankistek, 48 orduko borroka gogorren ostean, gainditu eta hiria hartzea lortu zuten.
Bilboko garabia ZAWP aretoko erakusketa hau gure historiaren pasarte horretatik, basorik baso, eginiko ibilbidea da.