Itxi

Saria

37 urteko lanari aitorpena jaso du Teatro Paraisok

Gazteriarentzako antzerkiaren sari nazionala jaso du Gasteizko Teatro Paraiso taldeak. 37 urte pasa dira taldea sortu zutenetik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gazteriarentzako antzerkiaren sari nazionala jaso du Gasteizko Teatro Paraiso taldeak.

Asturiasko Printzeek eman diote saria Abetxukoko taldeari. Lehen aldia da euskal antzerki talde batek horrelako sari garrantzitsua jasotzen duena.

Bizi osoa daramate haurrentzako teatroa egiten. Hain zuzen, horrexegatik jaitsi da Paraiso konpainia eszenatokitik saria jasotzeko. 37 urte pasa dira taldea sortu zutenetik. Bizipen ugari eta lagun asko paradisua errealitate bihurtu dutenak.

Emozio eta sakrifizioz beteriko ibilbidea da beraiena. Horixe baitu antzerkiak.

Argi dute non erabiliko dituzten sariagatik eman dizkieten 30.000 euroak. Kulturan eta iaz kolokan geratu ziren proiektuetan inbertituko dituztela kontatu digute Madrilen.

Azken horien artean, honako hau da. "Vuela si puedes" da euren azken antzezlana.

Bideoak (1)