Itxi

Parte hartzea

Añorgak buelta eman dio Rezola museoari

Ekain Odriozola arkitektoak eta Pedro aita biologia irakasleek irabazi zuten Rezolarte bigarren deiladia eta azken hiru hilabetetan joan dira aldaketak sartzen.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Donostian, Añorga auzoko Rezola museoa bizitu egin dute artista biren lanari esker. Añorgarren parte hartzearekin, museoaren kanpoaldea aldatu dute. Eurek irabazi dute 'Rezolarte' deialdi artistikoa, porlana eta natura nahasteko proposamenarekin.

Añorga auzoa eraldaketa sakona ari da jasaten N-1 errepidean aldaketak egin, bizilagunentzat  eremuak irabazi eta berdetzen ari dira beti ere porlan fabrikaren inguruan.

Museoak auzoa dinamizatzen du horregatik kanpokaldean mutazio prozesua egin dute. Ekain Odriozola arkitektoak eta Pedro aita biologia irakasleek irabazi zuten Rezolarte bigarren deiladia eta azken hiru hilabetetan joan dira aldaketak sartzen.

Museoa inaguratu zenetik 13 urte igaro direnean añorgarrek proiektuan izan duten parte hartzea azpimarratu dute museo, kultur arlo eta Rezolako agintariek.

Bideoak (1)