Itxi

Erakusketa

Parisen 2. Mundu Gerran egin zen artea, Guggenheimen ikusgai

'L'Art en guerre. Frantzia, 1938–1947: Picassotik Dubuffetera' erakusketa ireki dute Guggenheimen: Kandinskyren, Kleeren, Daliren, Matissen, Miróren eta Picassoren 500 lan inguru bildu dituzte.

Your browser doesn’t support HTML5 video

'L'Art en guerre. Frantzia, 1938–1947: Picassotik Dubuffetera' erakusketa ireki du Bilboko Guggenheim museoak: Parisen 2. Mundu Gerrak iraun zuen bitartean egin ziren 500 bat lan dira ikusgai, tartean Kandinsky, Klee, Dalí, Matisse, Miró eta Calder artistenak.

Parisko Arte Garaikideko Museoarekin batera egin dute erakusketa eta garaiko artistek Frantziako agindu ofizialen aurka egin zutela adierazten du, erantzun estetiko berritzaileen bitartez. Ehun bat artistaren 500 lan dira ikusgai, tartean dokumentuak, fotografiak, inoiz ikusi gabeko pelikulak. BBVA Fundazioaren babesa du erakusketak.

Picassori atal oso bat eskaini dio, 1941eko 'Femme assise dans un fauteuil' margolan ezaguna ikusgai dago, erakusketaren katalogoaren azalean ikusgai dagoena. Besteak beste, artista hauen lanak daude ikusgai: Pierre Bonnard, Victor Brauner, Alexander Calder, Salvador Dalí, Óscar Domínguez, Jean Dubuffet, Marcel Duchamp, Raoul Dufy, Max Ernst, Jean Fautrier, Alberto Giacometti, Julio González, Vasily Kandinsky, Paul Klee, Fernand Léger, René Magritte, André Masson, Henri Matisse, Henri Michaux, Joan Miró, Francis Picabia, Pierre Soulages, Nicolas de Staël, Joseph Steib eta Yves Tanguy. Publiko handiarentzat ezezagunak diren margolanak ere erakutsiko dituzte: 12 atal izango dira guztira, museoaren bigarren solairuan.

Jacqueline Munck eta Laurence Bertrand Dorleac dira erakusketako komisarioak eta "etxebizitzetan, tailerretan, aterpetxeetan, kartzeletan eta ospitaletan egiten zen artea" erakutsi nahi izan dute, esan dutenez.

Ikusi erakusketaren argazki-galeria.

Erakusketa irailaren 8ra arte izango da ikusgai. Kronologikoki antolatu dute eta Frantzian, Bigarren Mundu Gerran eta nazien okupazioak iraun zuen artean bizi izandakoa islatzen du.

Bideoak (1)

Galeriak (1)