Change.org
'Guernica' Gernikara ekartzeko 50.000 sinadura behar dituzte
Gernikako Udalak sinadura-bilketa hasi du change.org webgunean Picassoren maisulana Bizkaiko herrira eramateko. 50.000 behar dituzte eta ia 20.000 bildu dituzte.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gernikako Udalak sinadura bilketa jarri du martxan: Pablo Picassoren maisulana, "Guernica" margolana Gernikara eraman nahi dute. Orain, Madrilgo Reina Sofia museoan dago.
Bonbardaketaren 76. urteurrena bete baino egun batzuk gutxiago (apirilaren 26an izango da urteurrena) jarri dute martxan eta 50.000 sinadura behar dituzte Espainiako Kultura ministerioak erreklamazioari aurre egiteko. Horretarako webgune bat sortu dute, "Guernica Gernikara" izenpean. Momentuz, ia 20.000 sinadura baino gehiago bildu dituzte.
Gernikako udaletik jakinarazi dutenez, Pablo Picassoren maisulana, "Guernica" lana, "inoiz gertatu behar zen bonbardaketa baten memoria da" eta Madrilgo Reina Sofia museoan dago ikusgai. Esan dutenez, euskal herritarrek eta batez ere Gernikako biztanleek "bakearen eta askatasunaren sinboloa" dela uste dute eta "Euskal Herriaren aurka egindako sarraskiaren oroimen" gisa mantendu nahi dute Gernika herrian.
Behin 50.000 sinadurak bilduta, Kultura ministeriora eramango dute testua eta "aitzakia politiko ahulen" aurrean, Gernikako Udalak "nahi hori errealitate bihurtu" nahi du.