Itxi

Bilbao Art District

Bilboko arte guztia, eskura

Guggenheim Museoak, Arte Ederren Museoak, Itsas Museoak eta Rekalde aretoak euren ohiko ordutegiak luzatuko dituzte 22:00etara arte, eta doako sarrera eskainiko dute ordu-tarte berezi horretan.

Bilbon Arteen Asteburua abian da. Bilbao Art District ekimena martxan da Bizkaiko hiriburuan. Besteak beste, zuzeneko musika egongo da kaleetan zehar eta antzerki aktoreak hiriko jendearekin elkarrekintzan ibiliko dira.

Bilbao Art District egitasmoa egiten ari dira Bilbon asteburu honetan, hiria arte eta kultura zirkuituetan "nazioarteko prestigiozko erreferente modura" finkatzeko helburuarekin. Horretarako, ikusle guztiei zuzendutako kultura eta aisialdiko jardueren programa bat aurkeztu dute honetan Bilboko Arte Ederren Museoan.

Guggenheim Museoak, Arte Ederren Museoak, Itsas Museoak eta Rekalde aretoak euren ohiko ordutegiak luzatuko dituzte 22:00etara arte, eta doako sarrera eskainiko dute ordu-tarte berezi horretan. Zuzeneko musika egongo da kalean eta, horrez gain, adin guztietarako proposamenak, animazioa, tailerrak eta performanceak egongo dira.

Ariztondok aurkezpenean adierazi du Bilbao Art District "ekimen berria eta berritzailea" dela, edukiagatik eta, bereziki, nola sortu den kontuan hartuta. "Funtsezko pieza da Bilbon zein Bizkaian abian dauden kultur eta turismo ekimenen eta ekonomia bultzatzeko ekimenen multzoan. Gizarte-ekimenetik eman zaio bultzada eta, gizarte-ekimen horrekin batera, erakundeok ere hor izan gara", gaineratu du.

Albisteak (1)