Itxi

Antzerki sariak

Miguel del Arco, faboritoa Max sarietan

Miguel del Arco madrildarrak 16 sarirako hautagai da eta Alfredo Sanzol nafarrak sei ditu: horiek dira gaur gauean emango dituzten sarietarako faboritoak.

Max 2012, irabazleak. Argazkia: EFE

"Maximinoak" deritzon sariak eman dituzte eguerdian -Joan Brossak diseinatutako "sagarra"ren miniaturazko eskultura- eta Max Sarien XVI. edizioaren aurrekaria da. 23 sail izango dira guztira eta Miguel del Arco da faboritoa.

Autore Fundazioak eta SGAEk ekitaldia antolatu dute. Alex D'Doghertyk aurkeztuko du antzerkiaren festa eta 20:30etik aurrera ospatuko dute Madrilgo Mataderon.

Ana Diosdadok Ohorezko Max saria eskuratuko du eta Arte Eszenikoak goraipatuko dituzte. Antolatzaileen arabera, "Espainiako Antzerki eta Dantzaren maila ezinhobea goraipatu" beharra dago, "ikuskizun bat aurrera ateratzeko dauden zailtasunen gainetik".

Izendatuena Miguel del Arco zuzendaria da, hiru antzerki lanengatik 16 hautagaitza lortu ditu eta. Ondoren, Alfredo Sanzol zuzendari nafarra, "En la luna" lanarekin zortzi izendapen bildu ditu. Halere, izendapen gehien jaso dituen antzezlana Alfredo Sanzol nafarraren "En la luna" da.

 

Albisteak (1)