Itxi

Estreinaldia

Dantzaz konpainia 'Kameleoi' bihurtuta

Hiru dantzari euskaldunek Europa osotik zein Australiatik etorritako dantzariekin egingo dute lan. Larunbatean estreinatuko dute Victoria Eugenian.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Larunbatean Dantzaz konpainiak "Kameleoia" lana estreinatuko du Donostiako Victoria Eugenian. Hiru dantzari euskaldunek Europa osotik zein Australiatik etorritako dantzariekin egingo dute lan. Pasaden astean, "Kameleoia"ren atal txiki batzuk eskaini zituzten Donostiako Alde Zaharreko tabernetan, baina lan osoa ikusteko larunbatera arte itxaron beharko dugu.

Itzik Galiliren bi koreografia eta Jacek Przyblowiczen koreografia bat, dira ikuskizun berriaren osagarriak.

Dantzarako plataforma da Dantzaz Konpainia, jatorri ezberdineko dantzari gazteak trebatzeko, nazioarteko izen handiko koreografoekin lan egiten dute eta profesionalen antzera aritzeko aukera izaten dute gero konpainia profesional handietara salto egiteko, hauetan aurkituko ditugu Dantzaz konpainiatik pasatako dantzari gazte asko.

Gainera, ostegunean, iluntzeko 20:00tan, Victoria Eugeniara bertaratuko denak lan honen sortze prozesua ezagutzeko aukera izango du. Garazi Lopez de Etxezarretak, aldundiko kultura zuzendariak gogoratu bezala, koreografoak ez dira proiektu honen inguruan ilusioz elkartu diren bakarrak.

Bideoak (1)