Aurkezpena
Irudimenez beteriko programazioa ekarriko du Arriagak
Mundu mailako estreinaldi bat ere izango da: "El juez". Josep Carrerasek abestuko du, ume lapurtuei buruzko opera bat da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Denon gusturako ikuskizunak eskainiko ditu Arriaga Antzokiak 2013-2014 denboraldian. Dantza, opera, antzerkia eta musika ikuskizunak izango dira.
Tartean, mundu mailako estreinaldi bat ere izango da: "El juez". Josep Carrerasek abestuko du, ume lapurtuei buruzko opera bat da. Arriagako bertako ekoizpen bat da Austriako Tirolgo jaialdiarekin batera egindakoa. Datorren apirilean estreinatuko dute.
Denboraldia, berriz, abuztuan hasiko da La Cubana taldearekin.
Euskal produkzioen artean, dantza, musika, kantua eta herri kirolak uztartzen dituen "Herritmo" izeneko ikuskizuna estreinatuko dute abenduan, Oreka TX, Kalakan eta Kukai Dantza Taldeak.
Horiez gain, bestelako nobedade bat ere badakar Arriagak orango denboraldirako: bisita gidatuak.
Era berean, ikusleak Arriagaren agertokian bertan daudela egiten diren ikuskizun txikiak egiten jarraituko dute, aurreko denboraldian izan duten arrakasta ikusita.