Itxi

Erakusketak

Dantza jantziak, bizi-bizirik

Hendaiako "Mendi Zolan" aretoan, euskal dantza eta jaietan erabiltzen diren 35 jantzi daude ikusgai abuztuaren 24ra arte.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Hendaiako Mendi Zolan aretoan, euskal dantza eta jaietan erabiltzen diren 35 jantzi daude ikusgai abuztuaren 24ra arte. Argazkiak eta azalpenak ere gehitu dizkiete, festa horietako pertsonaiak hobeto ezagutzeko.

Lapurdi eta Nafarroa Behereko Kabalkada, Xiberoko Maskarada, Inauteria... Besta horien ezaugarri nagusietako bat arropa da. 30 jantzi baino gehiago ditugu Hendaian, horien artean aspaldiko Euskal emazteena ere ba.

Bizkaiko emazteak, Xiberokoak, Nafarroa Beherekoak, maskaradan parte hartzen duten Txerreroa, Gatuzaina, edo kantiniertsa, inauterietako kaskarrotak.

Dantza munduan 30 urte daraman Claudek bere seme dantzariaren laguntza izan du erakusketa prestatzeko.

Eta beraien lanari esker, besteak beste, dantza jantzi hauek bizirik jarraitzen dute.

Bideoak (1)