Itxi

Antzezlana

Ametsak egi bihurtuko ote dira?

Loli Astoreka, Miren Gojenola, Ana Elordi eta Zuhaitz Gurrutxaga dira "Hiru" antzezlanaren aktore protagonistak. 50 urte betetzekotan dira eta ama izateko ametsa ez dute bete.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Abuztuaren 16an "Hiru" antzezlanaren estreineko emanaldia izango da Donostiako Antzoki Zaharrean. Ikasketa bukatu zutenetik elkar ikusi ez duten hiru emakumeren istorioa kontatzen duen komedia dibertigarria da.

Loli Astoreka, Miren Gojenola, Ana Elordi eta Zuhaitz Gurrutxaga dira aktoreak. Hiru emakume, aspaldiko hiru lagun min: 30 urte elkar ikusi gabe egon eta gero, berriro bildu dira.

Txaro, Mertxe eta Angela: 50 urte betetzekotan dira eta ama izateko ametsa ez dute bete oraindik: horri heldu diote hirurek, eta amesturiko gizonarekin egin dute topo, Joxe Ramonekin.

Ama izateko helburua lortuko duten ala ez, ez digute esan, baina barrea ziurtatuta dago "Hiru" antzezlanean.

Bideoak (1)