Eskultura
Kanarietako Auzitegiak blokeatu egin du Chillidaren proiektua
Erredakzioa
Kanarietako Auzitegi Nagusiaren epaiaren arabera, Tindaya mendia Kultura Intereseko Ondasuna da bere balio arkeologikoagatik.
Eduardo Chillidak Tindaya mendia (Fuerteventura) eskultura erraldoi bat bilakatzeko egin zuen proiektua blokeatu du Kanarietako Gobernuak, bertako haitzuloetan balio handiko irudi prehispanikoak babesteko baldintzak erabaki arte.
Kanarietako Auzitegi Nagusiak kaleratu duen epaiaren arabera, Tindaya Kultura Intereseko Ondasuna da, Kanarietako Gobernuak eta Fuerteventurako agintariek laurogeiko hamarkadan kategoria hori emateko abiatutako prozedurak iraungi zirela esan arren.
Auzitegiak, nolanahi ere, ez du Kultura Intereseko Ondasuna adierazten duen agiririk; izan ere, Ondare Historikoari buruzko Espainiako eta Kanarietako Legediak kategoria hori ematen die bertako haitzuloetan grabatutako irudiei.
Orain, Kanarietako Gobernuak Kultura Intereseko Ondasun hori mantentzeko hartu beharreko neurriak zehaztu beharko ditu.
Pauso hori eman gabe, autonomia erkidegoak duela hiru urte onartu zituen Tindaya Mendiko Monumentu Naturala Zaintzeko Arauek baliorik ez dutela esan du Auzitegiak.