Erakusketa
Abangoardiako arte feminista AlhóndigaBilbaora heldu da
'Guerrilla Girls 1985-2013' atzerabegirako erakusketak izen bereko mugimendu artistiko feminista omenduko du, urtarrilaren 6ra arte. Sarrera doan izango da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Estatu Batuetako emakume artisten kolektiboaren inguruko atzerabegirako erakusketa ireki dute Bilboko alondegi zaharrean, 'Guerrilla Girls 1985-2013' izenburupean. Datorren urteko urtarrilaren 6ra arte izango da ikusgai eta Estatu Batuetako mugimendu artistiko feministaren atzerabegirako osatuena aurkezten du.
1.500 metro koadro ditu erakusketa-aretoak, eta kolektibo feministak egindako poster eta ia proiektu guztiak daude ikusgai. 1985ean hasi eta gaur egunera arteko lan guztiak ikus daitezke.
1984an jarri zuten martxan eta emakumeen artelanak ezagutarazteko gerrilla teknikak erabiltzen zituzten. Taldearen posterrak erreferente bihurtu dira nazioartean, emakumeek artearen munduan duten mendekotasun posizioa salatuz. Sarrera doakoa da eta astelehenetik igandera bisitatu daiteke, 11:00etatik 21:00etara.
Xabier Arakistain erakusketaren komisarioak kolektiboaren ia lan osoa biltzea lortu du: 28 urteko historia, era guztietako 200 piezaren bidez ikusgai.
Guerrila Girls-en inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, bihar gauean izango duzue aukera, "EiTB Kultura Transit" saio berrian.