Itxi

Getxoarte

Getxo erakusketa-areto erraldoi bihurtu dute

47 artisten lanak ikusgai dira Bizkaiko udalerriko hainbat denda eta tabernatan. Gainera, bisita gidatuak antolatu dituzte.

Geto erakusketa-areto erraldoi bihurtu dute egunotan. 40 artista baino gehiagok euren lanak ikusgai jarri dituzte udalerriko denda eta tabernatan. Horrela, artea hiritarrei hurbiltzea dute helburu eta, era berean, merkataritza sustatzea.

Gainera, doako bisita gidatuak egingo dituzte Getxoarteko lanak hurbiletik ezagutzeko.

Getxoko 47 saltokitan, beste horrenbeste artistaren lanak daude ikusgai. Gehienak, EHUko ikasleak edo ikasle ohiak.