Itxi

Datu ofizialak

Chagallen eta Dixen margolanak, Munichen atzeman dituzten lanen artean

Erredakzioa

Alemaniako Poliziak Municheko etxebizitza batean atzeman dituen artelanen artean Marc Chagall eta Otto Dix artisten margolanak daudela adierazi dute ikertzaileek.

Alemanian naziek lapurtutako obrak topatu dituzte. Argazkia: EFE

Alemaniako Poliziak Municheko etxebizitza batean naziek lapurtu zituzten artelanak topatu ondoren, bilduman XIX. mendeko margo ezezagun garrantzitsuak daudela adierazi dute ikertzaileek. Horien artean, besteak beste, Marc Chagall eta Otto Dix artisten margolanak.

Augsburgoko Fiskaltzak ikerketaren lehen datu ofizialak eskaini ditu. Operazioa 2010ean hasi zuten, Suitza eta Alemania arteko mugan, eta ikerketak Cornelius Gurlitt 80 urteko gizonaren etxera eraman du Polizia azkenean. Bertan atzeman dituzte artelanak.

Guztira, markoa duten 1.285 margolan eta markorik gabe dauden 121 aurkitu dituzte bertan. Zaharrena XVI. mendekoa da, eta denak egoera onean daude.

Albisteak (1)