11 artelan
'Bildumaren aukeraketak IV' erakusketa, Guggenheim Museoan
Erredakzioa
Elssie Ansareok, Manu Arreguik, Juan Manuel Ballesterrek, Prudencio Irazabalek, Dario Urzayk eta Juan Uslek errealitatearen eraldaketa aztertzen dute museoaren erakusketa berrian.
Guggenheim Museoak erakusketa berria estreinatu du. "Bildumaren aukeraketak IV" proposamena 2010ean hasitako ziklo baten laugarren erakusketa da (2014ko abuztuaren 31n amaituko da zikloa).
Erakusketaren komisarioa Petra Joos da, Museoko Jardueren Zuzendaria. Egungo artisten bi belaunaldiren 11 lan daude ikusgai. Elssie Ansareok, Manu Arreguik, Juan Manuel Ballesterrek, Prudencio Irazabalek, Dario Urzayk eta Juan Uslek errealitatearen eraldaketa aztertzen dute askotariko ikuspegietatik, eta, jardun horretan, ezezagunean eta esperimentazioan murgiltzen dira.
Erakusketa honetako artista horiek presentzia eta absentzia ikertzen dute eta errealitatea eraldatzen dute.
Bi atal bereiz daitezke erakusketan: batean lan figuratiboak daude, itxura teatrala dutenak, eta bestean, abstraktuak.