FIG jaialdia
Grabatua aldarrikatuz
FIG jaialdia egiten ari dira bigarren urtez Bilbon. Urte askoan artearen anai txikitzat hartu dute, baina iraultzen ari den artegintza da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Artearen anaia txikitzat hartu izan da grabatua, baina asko aldatzen, iraultzen ari den artegintza da. Horren lekuko da Bilbon bigarren urtez antolatu duten FIG jaialdia. Lau egunez, grabatuaren hiria izango da Bilbo.
Zuraren gainean grabaturikoak, aluminioan edo Japonian baino egiten ez den paper berezian. Mota askotako grabatuak aurki litezke FIG jaialdian.
Grabriella Locci Sardiniakoa da, Casa Falconieri esperimentazio zentrokoa. Hango eta Bilboko grabatugileen elkarlanari esker antolatu dute FIG jaialdia.
Bilbo grabatuaren nazioarteko erreferente izatea nahi dute. Horregatik, nazioarteko galeriak eta bertakoak batuko ditu. Japoniako Shue Matsuyama grabatu erraldoi bat ipintzen ari da.
Japonian grabatuak tradizio handia omen du eta Europan baino ospe handiagoa ere bai.
Zabalguneko eraikinean dagoen azoka publiko osoarentzat da. Azokaz gain, hitzaldiak, tailerrak eta erakusketa bat ere egongo da Arte Ederren museoan.