Itxi

Museoa

Bilboko Arte Ederren Museoa, astearteetan itxita gaurtik aurrera

Bilbon beti egongo da zabalik museoren bat, Guggenheim museoak astelehenetan itxiko baititu ateak.

Aurelio Artetaren triptikoa Bilboko Arte Ederren museoan. Argazkia: EFE

Gaurtik aurrera, Bilboko Arte Ederren Museoak astearteetan itxiko ditu ateak, eta ez astelehenetan, orain arte bezala. Beraz, Bilbon beti egongo da zabalik museoren bat.

Horrela, Bilboko Arte Ederren Museoak eta Zazpikaleetako bi museoetako bat irekita izango dira astelehenetan gaurtik aurrera, eta astearteetan itxiko dituzte. Horrela, hiriko beste museoekin batera, elkarren osagarri izateko aukera izango dute.

Javier Viar museoko zuzendariak azaldu duenez, aldaketa horrek ez du kosturik izango, eta bisitarien onerako izango dela aurreratu du.

Gainera, 2014rako sarrera euro bat igotzea erabaki dute, seitik zazpi eurora. Zuzendariak esan du BEZaren igoerak ez duela eragina izan sarreran, baina beste museo batzuen sarreren salneurriarekin alderatu du. Horren esanetan, Sofia Erregina museora sartzeko 11 euro ordaindu behar dira, Pradora sartzeko, 14, eta Thyssenera sartzeko, berriz, 15.

Bestalde, Arte Ederren Museoak aurten bertan ikusgai izango diren erakusketen berri eman du.

Lau erakusketa nagusi daude programatuta 2014rako; horietako hiru, nazioarteko artista edo mugimendu artistikoei eskainitakoak.

Markus Lupertz bohemioaren 60 margo eta 18 eskultura erakutsiko dira "Materia eta forma" izeneko erakusketan.

Japoniar arteak ere tartea izango du, eta hiperrealismoak ere bai. Eguneroko objektuak eta eszenak errealismo handiz margotzen zituzten Estatu Batuetako artisten eskutik.

Baina euskal artista batek zabalduko du urte artistikoa Arte Ederren Museoan: Mikel Diaz Alabak. Diaz Alabaren lanean "gestualismo eta paisajismo nahasketa" dagoela azaldu du Javier Viar zuzendariak.

Viarrek beste datu batzuk ere eman ditu, eta museo honetako bisitarien fideltasuna goraipatu du: 200.000 bisitari inguru izango dira urte bukaerarako.

Ordaintzen den egunetan joanez gero, euro bat garestiago da museoa: 6 eurotik 7ra. Otsailetik aurrera astearteetan itxiko ditu ateak; beraz, astelehenetan zabalik egongo denez, ziurtatu egiten da museoen eskaintza Bilbo ezagutzera datozenentzat.

Albisteak (2)

Bideoak (1)