Itxi

Guggenheim

400 pertsonak Yoko Onoren hiru performancez gozatu dute Guggenheimen

Erredakzioa

Haren lanaren atzera begirako erakusketa inauguratu baino bi egun lehenago, artistak hiru ikuskizun taularatu ditu museoan, sarrera guztiak agortuta zeudela.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Yoko Onok hiru performance gauzatu ditu asteazken honetan Guggenheim Bilbao Museoan, ostiraletik aurrera artistaren ibilbide osoari begiratzeko Guggenheimen bertan zabalduko duten erakusketa dela eta, arduradunek iragarri dutenez.

Guggenheimek Sky Piece to Jesus Christ, Promise Piece eta Action Painting hartu ditu. Lehenengo biak artistaren ikuskizun historikoak dira, eta azkena Guggenheimen jokatzeko moldatu du beren beregi.

Sky Piece to Jesus Christ-en, hainbat boluntario ganbera orkestra bateko kideak bendetan bilduz aritzen dira, horiek musika jotzen ari direla, harik eta musikariek jotzen jarraitu ezin duten arte.

Tituluak ez du hizpide gai erlijiosorik, baizik eta John Cage. Hain zuzen, kultuzko autore gisa zor zaion miresmena zalantzan jartzen du. Onoren ustez, zerua askatasunaren isla da, performance horretan zehar ikusten diren barne eta kanpo loturen aurka.

Jarraian, Action Painting izenekoa gauzatu da, lehenengoz duela bi urte eginikoa. Bilbon, orduan baino mihise gehiago erabili ditu Yoko Onok. 2x1 metroko hamaika mihise margotu ditu sumi tinta erabiliz.

Azken performance-a Promise Piece izan da, 1966an Jeanette Cochrane Londresko antzokian eginikoa. Orduan, Yoko Onok agertokian loreontzi bat hautsi zuen, eta ikusleei zatiak hartzeko eskatu zien. Hamar urte geroago batu eta loreontzia berregiten saiatu behar zutela agindu zuten orduan.

Bilbon, bi loreontzi erabili dituzte, eta horietako bat ez dute apurtu.

Sarrerak, agortuta

Yoko Onoren ikuskizunaz gozatzeko sarrera guztiak agortu dira.

Albisteak (1)

Bideoak (1)

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)