Itxi

Ekimena

Kaleak artez beteko dira 'Bilbao Art District'en

Hiriko museo garrantzitsuenek ateak irekiko dituzte, doan, maiatzaren 2an eta 3an, ordutegi bereziekin.

Bilbao Art District 2013. Argazkia: EiTB

"Bilbao Art District" ekimenak Bilboko kaleak kulturaz beteko ditu "Arteen Asteburua" delakoan. Hiriko museo eta galeria garrantzitsuenek parte hartuko dute, Bilbo nazioarteko erreferente bihurtzeko asmoarekin.

Juan Ignacio Vidarte Guggenheim museoko zuzendariak esan duenez, "ekimen honek Guggenheim museoaren izpirituarekin bat dator, Bilbo hiri kosmopolita eta kulturari irekia lortzeko".

Maiatzaren 2an eta 3an egingo dute eta arte galeriek protagonismo berezia izango dute, artistekin topaketak egingo dituzte. Manolo Garcia abeslariak bere margolari senaz arituko da Aritza galerian, ostiralean.

Museo garrantzitsuenek ateak irekiko dituzte, doan, ordutegi berezietan.

Guggenheimek 20:00etatik 22:00ra irekiko du Yoko Onoren atzerabegirakoa. Arte Ederren museoan, 20:00etatik 21:00etara Markus Lüpertz alemaniarraren lana bisitatu ahal izango da.

Gainontzeko agertokietan hainbat jarduera izango dira, tartean Itsas Museoan, Rekalde aretoan, Albia Lorategietan edota Abandoibarra Pasealekuan eta beste hainbat arte-galeria, enkante-etxe eta zaharberritze-tailerretan.