Itxi

Ikuskizuna

Joaquin Cortesen fusioa Iruñera heldu da 'Gitano' ikuskizunarekin

Ostiralean eta larunbatean Baluarten izango da, ikusentzunezkoak, musika eta dantza uztartzen dituen "ekoizpen erraldoiarekin".

Joaquín Cortés. Argazkia: joaquincortes.org

Joaquin Cortes dantzaria Iruñean da "Gitano" ikuskizuna aurkezten. Dantza garaikidea, baleta eta flamenkoa uztartzen ditu, ikusentzunezkoak, musika eta dantza jasotzen dituen "ekoizpen erraldoiarekin".

"Gitano" maiatzaren 16an eta 17an izango da ikusgai Baluarten. Bi zati ditu ikuskizunak: bat klasikoagoa (jatorri ijitoetara bueltatzen da) eta bestean fusioa eta flamenkoaren "iraultza" dakartza, munduan zehar egin dituen bidaiak ardatz hartuta.

"Nire istorioa kontatzera nator", azaldu du Cortesek. Flamenko "tradizionalena, ortodoxoena" albo batera utzi eta bere "zigilu pertsonala" defendatu ditu dantzariak.

"Gitano" ikuskizunean 17 musikari eta hamar dantzari daude taula gainean eta taularatze "zaindua" du, ikusentzunezko bitartekoekin. Maiatzaren 2an estreinatu zuten ikuskizuna, maiatzaren 2an.

"Borrokan eta lanean" jarraitzeko asmoa duela aitortu du Cortesek, flamenkoaren kultura "mundu osora, arrakasta handiz" eramateko.