Itxi

Arteshop

Saltokiak, artelanen erakustoki Bilbon

Erredakzioa

75 establezimendutan Arte Ederren Fakultateko ikasleek egindako 75 artelan egongo dira ikusgai ekainaren 5etik 15era. Udalak Arte Ederren ikasleek aurkeztutako hiru artelan onenei saria emango die.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur, espazio fisiko berean artea eta merkataritza harmonizatzeko ekimen bat aurkeztu dute Bilbon.

Hiriko merkataritza-jarduerari laguntzea da proiektu honen xedea. Horrela, balio erantsia emango zaio merkataritza-eskaintzari, eta, aldi berean, Bilbao Arte Fundazioko artisten eta EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleen sormen-jarduera sustatzeko aukera emango du.

EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleek, ekainaren 5etik 15era bitartean, euren artelanak erakusteko aukera izango dute, berariaz ekimen horretarako egindakoak. Ohikoak ez diren lekuetan erakutsiko dituzte artelanak, hain zuzen ere Bilboko saltegietan, eta, horri esker, aldi berean, jende askok izango du artelan horiek ikusteko aukera.

Epaimahai batek Arteshopeko hiru sarien irabazleak aukeratuko dituzte. Lehenak 1.200 euro jasoko ditu, bigarrenak 900 euro eta hirugarrenak 600.

ARTESHOPen historian lehenengoz arteshopbilbao.com webgunean boto gehien jasotzen dituen lanari “Jendearen sari berezia” emango diote.

Bideoak (1)