Erakusketa, Madrilen
Alberto Schommerren argazkiak, XVI. mendeko erretratuen aurrean Pradon
Erredakzioa
Prado Madrilgo museoak “Máscaras” erakusketa zabaldu du, gasteiztar argazkilariaren erretratuekin. 80ko hamarkadan Shommerrek idazle eta artistei eginiko argazkiak biltzen ditu.
San Juan de Ribera, Luis de Gongora, Alonso Cano eta XVI. mende eta XX. mende hasiera arteko beste espainiar artista eta idazle batzuek 80ko hamarkadan Albertso Schommerrek zenbait kide dituzte aurrean, nor baino nor gehiago, “Máscaras” gaur Pradoko museoan aurkeztutako erakusketan.
Rafael Alberti, Francisco Ayala, Julio Caro Baroja, Luis García Berlanga, Camilo José Cela, Eduardo Chillida eta Antonio López dira, besteak beste, hamazortzi argazkiko zerrendako izen batzuk. Pradoko bildumako hamahiru erretratu dituzte aurrean 80ko hamarkadan hartutako irudiok, ikonografia bertsua eta konposizioa antzekoak dituztenak.
Erakusketak Shommer (Gasteiz, 1928) omendu nahi du. Argazkilari, margolari, idazle eta poetak, Arte Ederren Akademiako Kide eta Arte Ederren Urrezko Dominaren jabeak, Espainiako Argazkilaritza Sari Nazionala irabazi zuen 2013an.
Artistak berak aukeratu ditu erakusketako irudiak, eta “Pradon ondo eman zezaketen irudi soilak” hautatu ditu horretarako, Luis de Moralesek, Diego Velazquezek, Jose de Riberak, Goyak, Mariano Fortunyk eta beste zenbait artistak eginikoekin uztartzeko.