Itxi

Zaharberritze lanen ondoren

Bilboko Campos Eliseos Antzokia martxan da berriz

Erredakzioa

Kukai taldeak ireki du programazioa, eta guztira 45 ikuskizun hartuko ditu eraikinak uztaila bitartean. 365 Jazz Bilbao programaren baitan, Don Byron klarinetista izango da bertan astelehenean.

Zaharberritutako Bilboko Campos Eliseos antzoki ezagunak programazio berriari ekin dio. Urtetako lanen ondoren, berriz ere martxan da eraikina. Egile eta Editoreen Elkarteak (SGAEk) kudeatuko du aurrerantzean antzokia.

Inaugurazio ekitaldian Kukai dantza konpainiaren Soka 2 ikuskizunaren erabateko estreinaldia izan da ikusgai. Gipuzkoako dantza taldea izango da taula gainera igotzen lehena, baina ez azkena. Uztaila bitartean, 45 ikuskizun izango dira Campos Antzokian, tartean John Mayall Britainia Handiko bluesman beteranoa, Victor Manuel abeslari asturiarra, Milladoiro taldea edo Benito&' || 'nbsp;Lertxundi.

Apirilaren 5ean estreinatuko dute ''Vuelve, bigotillo, vuelve'', David Barberok zuzendutako lan satirikoa. Dantza arloan, Brasilgo Corpo Balleta izango dugu geurean, egungo dantza talderik garrantzitsunetako bat.&' || 'nbsp; Susana Rinaldiren Tango Nazioarteko Balleta ere Bilbon izango dugu, Argentina contemporánea lan arrakastatsuarekin. Grease musikalaren bertsio laburrago bat ere taularatuko dute areto nagusian, eta Suso Silvaren Circo de los Horrores ere izango da ikusgai, Madrilen eta Bartzelonan izan duen arrakastaren ondoren.

365 Jazz Bilbao programaren denboraldi berria, Campos Eliseos Antzokian ere

Datorren astelehenean, martxoak 15, Don Byron klarinetista estatubatuarraren New Gospel Quintet jazz ikuskizuna hartuko du Bilboko antzoki ireki berriak. 365 Jazz Bilbao programaren bigarren denboraldiaren baitan kokatzen da ikuskizuna. Bilbao 700 Fundazioak antolatuta, nazioarteko jazz emanaldirik puntakoenak Bilbora ekartzea du helburu ekimenak.

Datorren astelehenean, denboraldiko bigarren kontzertua izango da, eta jazz musikan klarinetistarik onenetako bai izango da bertan entzungai: Don Byron New Yorkeko artista. Bilbora Don Byron New Gospel Quintet proiektua ekarriko du, iaz Donostiako Jazzaldian aurkeztu zuen lan arrakastatsua.

Albisteak (2)

Bideoak (2)