Itxi

Erakusketa

Ia 8.000 pertsonak bisitatu dute "Desenterrados" Azconaren erakusketa

Agentziak | Erredakzioa

Udal erakusketa bisitatuena, baina, “Colgadods de la Pasion” Perdo Armestrerena izan da. 11.527 gizon-emakume eraman zituen Kondestablearen Jauregira.

Artistak hiru argazki eman dizkio Udalari

“Desenterrados” Abel Azconaren lanaren inguruko erakusketa Rodeznoko Kondeko aroetan inoiz jende gehien hartu duena da, eta 2015eko udal erakusketa jendetsuenetan bigarrena. 7870 pertsonak bistatu dute, guztira.

Gaur emandako datuen arabera, iaz Udalak antolatutako erakusketa guztietatik, “Colgados de la pasión” Pedro Armestrerena izan zen arrakastatsuena, bisitarien kopuruari dagokionez. 11.527 lagun joan ziren Kondestablearen Jauregira berorrek erakarrita.

“Desenterrados” azaroaren 20an zabaldu zuten, eta atzo itxi. Abel Azconak Gerra Zibilaren, prostituzioaren, pederastiaren eta beste hainbat gairen inguruan sortutako lanak biltzen zituen, eta hautsak harrotu zituen.

Udalari erakusketa egin izana eskertzeko, Azconak “Enterrados” saileko hiru argazki eman dizkio, eta Udalaren Arte Garaikidearen Bilduman gordeko dituzte. Gerra Zibilean fusilatuta hil zituztenen gorpuak berreskuratzean oinarritutako lana da azken hau.

Albisteak (2)