Ikuskizunak
Dantza garaikideak bere zirkuitoa izaten jarraitzen du Euskadin
Erredakzioa
Dantza garaikidearen zirkuitoaren seigarren edizioa EAEko 15 udalerritan izango da, abenduaren 26ra arte.
Dantza garaikidearen VI. zirkuitoa urtarrilaren 15etik abenduaren 26ra izango da EAEko hainbat udalerritan. Taularatuko diren lanen eta espazioen kopurua handitu dute aurten. Urtero, programatzen diren ikuskizunen kopurua handitzen dela goraipatu dute antolatzaileek:&' || 'nbsp;lehen edizioan sei inguru izan ziren eta oraingoan 68 izango dira.
Gainera, hiru udalerri berritan izango da:&' || 'nbsp;Arrasaste, Bergara eta Irun (aurretik herri hauetan egiten zen:&' || 'nbsp;Leioa, Amorebieta, Agurain, Amurrio, Andoain, Eibar, Elorrio, Donostia, Durango, Lasarte, Gasteiz eta Bilbo).
27 konpainia izango dira edizio honetan eta horietatik %60 EAEkoak dira eta gainontzekoak Estatukoak edo kanpotarrak, Wanted Posse frantziarra kasu.
Iaz 4.000 lagun baino gehiago izan ziren zirkuitoan eta estilo guztietako lanak izango dira:&' || 'nbsp;umeentzat, kalekoa, familiarra, euskalduna, neoklasikoa eta abangoardiakoa. Hauek izango dira emanaldi garrantzitsuenak:&' || 'nbsp;Dantzaz Elkartearen ''1.01'', Aukeranen ''Gernika'', Nats Nusen ''Momentari'', Kukai Tanttakaren ''Soka'', Ertzaren ''Bihar jaio nintzen'', Matxalen Bilbaoren ''Sast!'', Idoia Zabaletaren eta Antonio Tagliariniren ''Royal Dance'' eta Logela Multimediaren ''Papiro... flexia''.