Itxi

Larunbat honetan

Musika, drama eta sariak Nazioarteko Antzerki Eguna ospatzeko

Erredakzioa

Bere egun handia izango du antzerkiak hilaren 27 honetan. Luis Eduardo Aute, Vicky Peña eta Donostia Antzerki Saria izango dira protagonistak.

Larunbat honetan Antzerki Eguna ospatuko dugu nazioarteko mailan. Hori dela eta, zenbait ikuskizunek eta ekitaldi bereziek data hau goraipatuko dute hiru euskal lurraldeetan.

Luis Eduardo Aute zuzenean arituko da Bilbon, momenturarte bere azken diskoa dena, Autorretratos 3 (2008), euskal publikoaren aurrean Arriaga Antzokian aurkezteko. Alor artistiko desberdinak jorratu dituen musikari hau Mexikotik zuzenean helduko da Bilbora, azken asteetan zazpi kontzertu eskaini dituelako mexikar lurraldeetan.

Arriagako eszenatokiaren gainean, bere hiru musikari onenetarikoak izango ditugu entzungai: Tony Carmona kitarran, Cristina Narea kitarran ere eta abesbatzako ahotsetan eta Igor Tukalo pianoan.

Datorren azaroan Aute izango dugu bueltan, Auteclassic izeneko emanaldia eskainiko baitu Bilbon, oraindik zehaztu gabe dagoen leku batean. Datorren larunbateko kontzerturako sarrerak jada salgai daude Arriagako txarteldegian, 12 eta 35 euro bitartean.

X. Donostia Antzerki Saria

Larunbateko data berezia ospatzeko asmoz, euskarazko antzerki profesionala sustatu nahi dituzten X. Donostia Antzerki Sariak banatuko dira gipuzkoar hiriburuan.

Sari banaketa Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izango da. Aurtengo irabazlea Hika konpainiako Aitarekin bidaian izenburuko antzezlana da. Ondoren, obraren saioa eskainiko du konpainiak Victoria Eugenian bertan.

Vicky Peña, Gasteizen

Arabako hiriburua interes-gune berezia bihurtuko da data horretan. 2009ko Antzerki Sari Nazionala jaso zuen Vicky Peñaren azken antzezlana hartuko du Gasteizko Principal Antzokiak.

Después de mí, el diluvio obra Teatre Lliure konpainiaren eta Zentro Dramatiko Nazionalaren arteko ekoizpena da eta lehenengo eta hirugarren munduen arteko harreman berezia erakusten digu.

Saioa arratsaldeko 20:30ean hasiko da eta ordu eta erdiko iraupena du. Principal Antzokian daude sarrerak salgai, 6 eta 18 euro bitartean.