Maiatzaren 29an
Lucia Lacarra, 'Euskaldunak eta dantza' 5. galaren protagonista
Erredakzioa
Municheko Balleteko Operan duen bikotea, Marlon Dino, izango du lagun. Oihane Herrero eta Elvis Vale ere bertan izango dira, Stuttgarteko eta Hannoverreko Balletetako bakarlariak, hurrenez hurren.
''Euskaldunak eta dantza'' galaren 5. edizioa maiatzaren 29an izango da, 20:00etan, Euskalduna Jauregiko Entzunaretoan. Lucia Lacarra gipuzkoarra (Municheko Operako Balleteko Dantzari Nagusia) izango da edizio honetako protagonista nagusia eta Marlon Dino bere partenairearekin batera izango da. Zumaiako dantzariak hiru lan eskainiko ditu ''Euskaldunak eta dantza'' galan, besteak beste ''La Bayadera'', lehen aldiz ikusgai Euskal Herriko eszenatoki batean.
Andoni Aresti zuzendari artistikoa izango da eta Oihane Herrerok (Stuttgarteko Balleteko bakarlaria)&' || 'nbsp;eta Elvis Valek (Hannoverreko Operako Balleteko bakarlaria) izango dira. Azkena lehen aldiz izango da etxean. Bilbotarrak Alexander Zaitsev (Stuttgarteko Balleteko dantzari nagusia) izango du lagun eta basaiuritarrak Adeline Pastor (Esseneko Balleteko dantzari nagusia)&' || 'nbsp;izango du partenaire bezala.
''Euskaldunak eta dantza'' galaren 5. ediziorako sarrerak salgai daude txarteldegian bertan eta BBKren Internet bidezko sarreren salmenta zerbitzuan. 20 eta 48 euro bitarteko salneurria dute.