Berriz irekiko dute
1.200 erakusgai eman dizkiote San Telmo museoari
Erredakzioa
350.000 euro gastatuko ditu eta Legazpiko bildumagile batek 1.013 pieza eman ditu.
350.000 euro inguru gastatu ditu Donostiako San Telmo museoak 2008 eta 2009 urteen bitartean. 50 eskuraketa egin ditu zentroak eta 2011 urteko udaberrian irekiko ditu ateak berriz.
Banakakoek egindako dohaintzan artean, museoak Fernando Botanz bildumagilearena goraipatu dute azken hiru urteotan mota askotako 1.000 piezatik gora eman ditu eta.
San Telmoren eskuraketa-politikak museoaren helburuak betetzeko eta ezartzen diren jardun-programa desberdinak gauzatzeko bilduma koherente bat lortzeko xedea du, Denis Itxasok azaldu duenez. Politika hori ez omen da itxia izango, izan ere, etengabe bilakaeran egon behar du museoaren planteamendu berrien eta premia berrien arabera, eta berrikusi egin beharko da aldizka.
San Telmo Museoa “Gizarte Museo” gisa definitu du, euskal gizarteari lotuta, museoaren bildumen garapenerako gai-esparrua definitzen du; historia eta gizarte- eta kultura-bilakaera erakusten duten elementuak dira area interesgarri nagusiak, gizarte hau deskribatzeko eta ezagutzen laguntzeko ahalmena dutelako.
Museoak egindako Arte Ederren esparruko eskuraketa orok artelanaren interesaren balioespena du, adierazitako balioespen-irizpide orokorren arabera egina, eta baita artelanaren berariazko ebaluazio bat ere, autoreari eta artelanari buruzkoa.