Ostegunetik aurrera
Politikarien ustelkeria Arriagan, '19:30' antzezlanaren eskutik
Erredakzioa
Patxi Amescuaren testuan oinarrituta, Bilboko antzokiaren eta Kproduccionesen arteko elkarlana da. Bederatzi aktore izango dira taula gainean, tartean Roberto Enriquez, Fernando Cayo eta Ana Wegener.
Ostegunean, apirilaren 22an, 19:30 antzezlana estreinatuko dute Bilboko Arriaga Antzokian. Politikarien ustelkeriaren inguruko thillerra da, eta agintean dagoen alderdiaren diputatu baten atxiloketa da abiapuntua. Biluzik eta mozkortuta, gainean bost milioi euro dituela aurkitu dute atxilotua, putetxe baten atean.
Patxi Amescua nafarraren testu batean oinarrituta, Bilboko Antzokiaren eta Kproducciones taldearen arteko elkarlanaren emaitza da. Adolfo Fernandez eta Ramon Ibarra dira lan honen zuzendariak, eta guztira bederatzi aktore igoko dira taula gainera: Roberto Enriquez, Fernando Cayo eta Ana Wegener protagonistekin batera, Ales Furundarena, Nerea Garmendia, Oscar Sanchez Zafra, Rafael Martin, Mikel Losada eta Ramon Ibarra aktoreak ere arituko dira.
Testuaren gaurkotasuna azpimarratu du Adolfo Fernandez lan honen zuzendarietako batek antzezlanaren aurkezpenean. ''''Kontuan izanda, gainera, Gurtel auzia baino lehenago idatzi zuela'''', gaineratu du. Fernandezek argi utzi du lanak ez duela alderdi politiko zehatz baten inguruan hitz egiten, ''''zikinkeria denen artean banatuta baitago''''. Zuzendariaren esanetan, lan honek bere lekuan jartzen ditu politikariak, txarrak zein onak (politikari onik ere egon badagoelako...)''''.
Antzezlana apirilaren 24a arte izango da ikusgai.