Erakusketa didaktikoa
'Giza gorputzak': Zein da organismoaren funtzionamendua?
Erredakzioa
Ostiraletik aurrera izango da ikusgai erakusketa, Bilboko Euskalduna Jauregian. 12 giza gorputz eta 150 organo erakusten dituzte.
200 gela baino gehiagok, gehienak Euskadikoak, ''Cuerpos Humanos'' (Giza Gorputzak) erakusketa bisitatuko dute. Ostiralean inauguratuko dute Bilboko Euskalduna Jauregian eta 12 giza gorputz eta 150 organo izango dira ikusgai eta helburua giza gorputzak nola lan egiten duen erakustea omen da.
Ikuspegi zientifikoa eta didaktikoa du erakusketak. 100 organo baino gehiago biltzen ditu, benetako gorputzekin batera. Efektu hori ''platinazioa'' delako teknika baten bitartez lortu dute:&' || 'nbsp;giza estrukturak gogor mantentzea lortzen dute, silikona bezalako materialekin disekatu eta gero.
Benetako giza gorputzak dira, baina erakusketaren arduradunek aurreratu dutenez, "ez du atzerakadarik ematen". "Ez du morbosotik ezer, baina didaktikotik asko, gure gorputzean sakontzen laguntzen baitigu", azaldu du Jon Ortuzar Euskalduna Jauregiko zuzendariak.
Tabakoak, alkoholak edo gizentasunak sortzen duten ondorioak egiaztatu daitezke. Horrela, birika beltz bat eta osasuntsu bat alderatu daitezke.
Beraien interes zientifikoagatik aukeratu dituzte gorputzak, bakoitzaren zatien gorabeherak azaltze aldera:&' || 'nbsp;"Ronaldorenak eta agure batenak ez dira muskulu berak", adierazi du Virginio Garcia-Martinez giza anatomiako katedratikoak.