Itxi

Azkuna Zentroa

15 proiektu berri, Prototipoak arte eszenikoen Bilboko topagunean

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Forma eszeniko berrien Bilboko nazioarteko topaketak “3, 2, 1” programaren lekukoa hartuko du, eta bi urtean behin egingo dute.

Prototipoak forma eszeniko berrien Bilboko nazioarteko topaketak nazioarte mailako eta bertoko hainbat artistaren hamabost proiektu erakutsiko ditu gaurdanik, hilak 25, larunbatera arte.

Ekimenak 3, 2, 1, arte eszeniko berrien nazioarteko topaketaren, Azkuna Zentroa arte eszenikoen adierazpenez bete zuen hitzorduaren, lekukoa hartu du aurten, eta bi urtean behin egingo dute.

Azkuna Zentroaren proposamen honen helburua herritarrei, ezohiko lekuak erabiliz, formatu artistiko berriak gerturatzea da.

Gaur abiatu den edizioan nazioarte mailako hainbat artistak hartuko dute parte, hala nola Mike Pearson eta Mike Brookes britainiarrek, Markus Wüste eskultore alemanak, Erica La Casa frantziarrak eta Flo Kasearu estoniarrak.

Horiek guztiak proposatuko dizkieten testuinguru eta espazioetara egokituko dira, instalazioak egin eta publikoari bere esperientziaren berri emateko.