Desadostasunak
Lourdes Fernandezek ARCOren zuzendari kargua utzi du
Erredakzioa
Lau ediziotan izan da azokaren arduraduna, eta proiektuaren inguruko desadostadunengatik eman du dimisioa. Galeristen eta antolatzaileen artean aurten izan den polemikaren ondoren dator dimisioa.
Lourdes Fernandez Madrilgo Arte Garaikidearen ARCO azokaren zuzendariak dimisioa eman du. IFEMAk jakitera eman duenez, ''''azokaren proiektuaren inguruko desadostasunengatik'''' utzi du kargua Fernadezek.
Aurtengo edizioan izan den polemikaren ondoren dator Fernandezen dimisoa. Galeristen eta antolatzaileen artean desadostasunak izan ziren ARCO hasi aurretik, eta azoka bera ere arriskuan izan da. Izan ere, IFEMAk azokan parte hartu behar zuten galeristen hautaketan parte hartzeraren aurka agertu ziren galeriak.
Galeristen, azokako arduradunen eta Fernadezen arteko hainbat batzarren ondoren, Antolaketa Batzorde bakarra egotea adostu zuten. Bertan hamabi galeria eta azokako hainbat organoren ordezkariak izango ziren. Galeria hauek dira (sei espainiar eta sei atzerritar) azokan parte hartuko duten galerien hautaketa egiteko arduradunak.
Arazoak arazo, 29. ARCO azoka egin zuten, eta emaitza positiboarekin itxi zituen ateak otsailaren 21ean. 150.000 lagun inguru bildu zituzten bertan, eta salmentek gora egin zuten joan den urtekoekin alderatuta.