Dokumentala
'Balenciaga, eta hala ere iraun', jostungintzari gorazarre
Erredakzioa
Oskar Tejedorren dokumentala larunbatean proiektatuko dute Bilboko Arte Eder Museoan eta astelehenean ETB3n eskainiko dute, 23:30ean.
Oskar Tejedorren ''Balenciaga, eta hala ere iraun'' dokumentala aurkeztu dute gaur BilbaoCentroren egoitzan eta larunbatean, aurrestreinaldia izango da Bilboko Arte Ederren Museoan. EITBren laguntzarekin egindako dokumentala astelehenean emitituko da ETB3n.
Balenciaga, eta hala ere iraun pelikula dokumentala aurkeztuko du Oskar Tejedor zuzendariak gaur, hilak 6, BilbaoCentroren egoitzan (Bilbo), 11:00etatik 13:00etara. Larunbatean, hilak 8, Balenciaga, mugaren diseinua erakusketaren aurrestreinaldiarekin bat eginez, lehen aldiz erakutsiko zaio publikoari Balenciaga, eta hala ere iraun dokumentala Bilboko Arte Ederren Museoan, 21:30etik aurrera.
Idem eta Piramide konpainien arteko koprodukzio hispaniar-frantsesa da pelikula. Halaber, Euskal Telebista, France-3 eta Avro (Holanda) enpresen parte hartzea izan du. Jostun bikainaren biografia pertsonala eta profesionala aurkezten da ordu beteko telebistarako lan honetan, bere obra modaren puntan jarri zuen gakoa aurkitzeko saiakera egiten dela.
Frantzia, Holanda, Errusia eta Portugalen emititu dute jada dokumentala eta datorren astelehenean, hilak 10, ETB-3n emango dute, 23:30ean.