Itxi

Ekainetik aurrera

'Zero Espazioa', bisitariak orientatzeko gela berria Guggenheimen

Erredakzioa

Publikoarentzako topalekua izateko eta museoarekiko lehen harremana aberasteko helburua du. ''Rauschenbergen bilduma dagoen margo kantitatea'' bezalako bitxikeriak ezagutu ahal izango dira bertan.

Datorren hilean Zero Espazioa izeneko gela berria irekiko du Guggenheim Bilbao Museoak. Espazio berri honekin bertara gerturatzen direnen bisita ''''aberatsagoa'''' egin nahi dute.

Bisitarientzako topalekua izateko eta museoarekiko lehen harremana suspertzeko helburua du gelak. Horretarako, leihatilen ondoan kokatzeko erabakia hartu dute, publikoak bisita aurretik eta ondoren bertara sartzeko aukera izan dezan. 110 metro karratuko azalerarekin, ukimenezko pantailak eta ordenagailuak bezalako euskarri teknologiko berritzaileak izango dira bertan, bisita ''''oso dinamikoa eta interaktiboa'''' izan dadin.

Horrela azaldu dute gaur Guggenheim Bilbao Museoaren zuzendariak, Juan Ignacio Vidartek, eta areto berriko diseinatzaileak, Maider Lopez artista donostiarrak. Artistak jakitera eman duenez, bisitariak museoan barrena egingo duen ibilbidea ''''marrazteko'''' aukera izango du Zero Espazioan. Era berean, arte modernora beste ikuspuntu batetik gerturatzeko aukera eskainiko dute espazio berri honetan. ''''Arte lanak sortzeko prozesuaren inguruko bitxikeriak publikoari gerturatzea izango da helburua''''. Horrela, Anish Kapooren bilduma sortzeko beharrezkoak izan diren email kopurua edo Robert Rauschenbergen bilduma dagoen margo kantitatea bezalako xehetasunak galdetu ahal izango dira bertan.

Proiektua garatzeko 560.000 euroko diru-laguntza izan du Museoak, Espainiako Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak emanda.


Bideoak (1)