Irailaren 18ra arte
119 eskola ikasleek eginiko lanak, Guggenheimen ikusgai
Agentziak | Erredakzioa
6 eta 12 urte arteko neska-mutilek Bilboko museoaren “Artea ikasbide” programan parte hartu dute.
Guggenheim Bilbao Museoak Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat eskolatako 6 eta 12 urte arteko 119 neska-mutilek sorturiko hainbat lan erakutsiko ditu bihartik, ekainak 14, irailaren 18ra arte, “Artea ikasbide” programaren barruan.
Bilboko museotik azaldu dutenez, bederatzigarren aldiz egin duten ekimen honen helburua “umeei hainbat irakasgai jolasaren eta jarduera artistikoaren bidez gerturatzea” da.
BBK-k eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak lagundutako erakusketa ekainaren 14tik irailaren 18ra izango da museoko Hezkuntza Gunean; duela bi urte ireki zuten gune hori, hezkuntza-jarduerak eta erakusketa didaktikoak hartzeko.
Elssie Ansareo, Naia del Castillo, Maider Lopez, Manu Muniategiandikoetxea, Jorge Rubio eta Ainhoa Ortells artistek, Guggenheim Bilbao Museoko hezitzaileekin eta EAEko sei ikastetxetako irakaslerekin elkarlanean, taxutu dituzten artelan hauek sortzeko bidea eman dituzten tailerrak.