Itxi

Antzerkia eta musika

John Malkovich, Arriagan

Erredakzioa

Orkestra barroko baten eta bi sopranoren laguntzarekin, 'The infernal comedy' ikuskizuna taularatu du aktoreak.

John Malkovich aktore ezaguna Bilboko Arriaga Antzokiaren eszenatokira igo da gaur, The infernal comedy izeneko ikuskizuna taularatzeko. Antzerkia eta musika uztartzen dituen emanaldi berezi bat da: antzerki-kontzertu lirikoa. Orkestra barroko bat, bi soprano eta aktore bakarra izango ditugu taula gainean, John Malkovich bera.

Vivaldi, Haydn, Mozart, Beethoven, Boccherini eta Weber maisuen musikarekin, Jack Unterweger austriarraren bizitzan oinarritutako argumentua landuko dute. Hiltzaile konbiktua da Unterweger, eta, barkamena jaso ondoren, kazetari eta idazle ezagun bihurtuko da. Estatu Batuetako zuzendari, ekoizle eta aktore ezagunak interpretatuko du protagonista odoltsuaren papera, eta musikak eta bi sopranoen ahotsek hitz egingo digute sortutako oinazeaz.

Ikusizuna Martin Haselböck zuzendariaren ideia da. 1985ean Wiener Akademie orkestra sortu zuen, mundu mailan arrakasta handia lortu zuen taldea. Haselböck beraren zuzendaritzapean arituko dira John Malkovich, bi sopranoak eta Wiener Akademie orkestra.

Bideoak (3)