Larunbatean, Euskaldunan
Lucia Lacarra izar nagusi, 'Euskaldunak eta dantza' galan
Erredakzioa
Municheko Balleteko Operan duen bikotea, Marlon Dino, izango du lagun. Oihane Herrero eta Elvis Vale ere bertan izango dira, Stuttgarteko eta Hannoverreko Balletetako bakarlariak, hurrenez hurren.
Larunbatean, maiatzaren 29an, ''Euskaldunak eta dantza'' galaren 5. edizioa hartuko du Euskalduna Jauregiko Entzunaretoak. Euskal&' || 'nbsp;Herriko dantza zaleek hitzordua dute Bizkaiko hiriburuan, euskal dantzari onenen erakusleiho bihurtuko baita ''Euskaldunak eta dantza'' gala. Lucia Lacarra Gipuzkoako dantzaria izango da eszenatokiko izar nagusia.
Lacarra (Municheko Operako Balleteko Dantzari Nagusia) Marlon Dino bere partenairearekin batera arituko da. Zumaiako dantzariak hiru lan eskainiko ditu, besteak beste ''La Bayadera'', lehen aldiz ikusgai Euskal Herriko eszenatoki batean.
Andoni Aresti izango da zuzendari artistikoa, eta Oihane Herrero (Stuttgarteko Balleteko bakarlaria)&' || 'nbsp;eta Elvis Val (Hannoverreko Operako Balleteko bakarlaria) ere arituko dira. Azkena lehen aldiz izango da etxean. Bilbotarrak Alexander Zaitsev (Stuttgarteko Balleteko dantzari nagusia) izango du lagun, eta basaiuritarrak Adeline Pastor (Esseneko Balleteko dantzari nagusia)&' || 'nbsp;izango du partenaire bezala.
''Euskaldunak eta dantza'' galaren 5. ediziorako sarrerak salgai daude txarteldegian bertan eta BBKren Internet bidezko sarreren salmenta zerbitzuan. 20 eta 48 euro bitarteko salneurria dute.