Itxi

Izendapena

Carlos Urroz, ARCO azokako zuzendari berria

Erredakzioa

Arte Garaikidearen Azokako zuzendariondokoa izan zen lau urtez, eta Lourdes Fernandezek utzitako kargua betetzera dator. Proiektuaren inguruko ''desadostasunengatik'' eman zuen dimisioa Fernandezek.

Carlos Urroz da ARCOmadrid Arte Garaikidearen Azokako zuzendari berria, IFEMAko Batzorde Exekutiboak gaur egindako izendapenaren ondoren. Lourdes Fernandezek hilaren 3ean utzitako kargua betetzera dator Urroz. Proiektuaren garapenaren inguruko ''''desadostasunengatik'''' eman zuen dimisioa Fernandezek.

IFEMAK ohar labur batean jakitera eman duenez, arte garaikidearen esparruan eskarmentu handiko profesionala da Urroz, eta Azokan bertan ere lanean aritu izana da. 1994 eta 1998 bitartean ARCOko zuzendariondokoa izan zen Urroz.

Madrilgo Komunitateko Kultura kontseilaritzan ere egin izan du lan, arte plastikoetan aholkulari gisa. IFEMAk azpimarratu duenez, nazioarte mailan oihartzun handiko pertsona da galeristen artean. Helga de Alvear galerian aritu izan da, eta kultur kudeatzaile independiente gisa egindako lanarekin ospe handia lortu du.

Orain egun batzuk ohar bat igorri zioten ARCOko galeristek IFEMAri, ''''egoera larrian dagoen azoka salbatzeko azken aukera zena'''' plazaratuz..

Albisteak (1)